2023ko IKASTOLAK HERRIARI

SARRERA.-

IKASTOLAK HERRIARI Euskal Herrian antolatzen diren Ikastolen aldeko 5 jaien marka da. IKASTOLAK HERRIARI marka horren pean antolatzen da BATASUNAREN BIDEAN ekimena.

Orereta ikastolak sustatuta, ekimenak gainerako lurraldeetako babesa jaso du eta horregatik Euskal Herri mailako ekimen modura planteatzen da. Ikastolen bost jaiak antolatzaileak dira, beraz, eta ikastolez gain, Euskal Herriko gainerako eragile sozio-kulturalak ekimen honetan parte hartzeko ahalegina egingo da. IKASTOLAK HERRIRI ekimenaren baitan dagoen filosofia eta planteamendua Euskal Herriko herritar zein eragileekin bat egitea baita. Bost jaien bitartez, beraz, Euskal Herri osoari ekimen honetan partehartzera deitzen dugu.

TRANSMISIORAKO EKIMENA

Ekimen hau Euskal Herriko herritar guztiei zuzenduta egon arren, gazteengan, ikasleengan arreta berezia jarri nahi dugu.

Euskara Batuak gure herriran izan duen garrantzia goraipatu bakarrik ez, bere testuinguru eta bilakaera historikoa gure ikastetxeetan dauden ikasleei transmititu nahi diegu.

Kontakizun hau egiteko, Euskaltzaindia dugu ekimen honetan bidelagun. Elkarlan honen bidez, Euskaltzaindiak eta Ikastolen Elkarteak, euskara batuaren sorreraren inguruko kontakizuna egingo dute, eta hortan parte hartu zuten 15 pertsonei eskerrak emango dizkie, egindako ekarpenagatik.

Etiketak