2023ko Ibilaldiaren helburuak eta leloa aurkeztu ditu Ikastolen Elkarteak. Euskaragaz jolasteko helburuagaz, 'Xe' izango du lelo jaiak: "Gure herria, gure herrixe, horrelakoxea delako: bixixe. Alaixe. Argixe. Iraixe

Gaur aurkeztu dute Bilbon 2023ko maiatzaren 21ean Zubi Zahar Herri Ikastola-ren ekimenez egingo den Ibilaldia; egun bakarreko jaieguna izango bada ere,  hasita daude lanean. Ibilaldiak bost helburu nagusi edukiko dituela azaldu dute ikastolakoek: “Euskara eta euskal kultura ardatz dituen gure ikastola herrira zabaltzea; herriko eragile eta taldeekin harremanak sendotzea; gure hezkuntza komunitateak ikastolarekiko duen atxikimendua areagotzea; ikasleei auzolanaren garrantzia erakustea guraso eta ikastolako komunitate osoa eredu izanik; eta, azkenik, arkitektura pedagogia berrietara egokitzeko baliabide ekonomikoak lortzea”.

Gehiago irakurri (Artikuloa Hitza)

Etiketak