Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldearen udalekuak

Urtero bezala aurten ere Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldetik udalekuak antolatuko ditugu.

Gure urteetako esperientzia baliatuz, uda honetan haur eta gazteek behar eta merezi duten programazioa landu dugu, aurtengo egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak bermatuta.

Euskal Herri osora irekitzen diren udalekuak dira hemen aurkeztutakoak. Eskaintza askotarikoa izateko asmoz, udaleku eta egonaldi batzuk egokitu ditugu, baita berriak sortu ere. Egonaldi bakoitzak eskaintzen dituen berezitasunez gain, denek dute helburu bera: Euskal Herriko haur eta gazteen topagune izatea. Naturaz gozatzeko, lagun berriak egiteko, Euskal Herriko txokoak ezagutzeko eta euskaraz gozatzeko plan aproposa dela iruditzen zaigu.

Udalekuen informazio gehiago hemen aurkituko duzue, eta baita mezu honi atxikita doan eskuorrian ere.

Izen ematea Apirilaren 12an irekiko da eta Maiatzaren 17an itxiko. Matrikulazioak online egingo dira zirimola.eus web orriaren bitartez.

Haur eta gazteek merezi dutelako, udan ikusiko dugu elkar!

PDF-a ikusi

Etiketak