Ohiturari jarraiki, Zubi Zahar Herri Ikastolan Inauteriak ospatu ditugu HHtik hasi eta DBHraino.


* HH: musika, dantza eta jolasak izan dituzte egun osoan zehar, zomorro txikiz mozorrotuta


* LH: Egun osoan zehar, kaldereroz mozorrotuta jolasak, eskulanak, musika, dantza eta herrian kalejira egin dute.


*DBH: ikasle eta irakasle bakoitza nahi bezala etorri da mozorrotuta. Ondoren, jolastokira atera eta jolasak egin dituzte mailaka.


Azpimarratzekoa da, txokolate beroa eta bizkotxoa prestatu dela ikastolako ikasleentzat.

 

Etiketak