Badator Euskaraldiaren bigarren edizioa!

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra hizkuntza-ohiturak astintzera goaz, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko.

2018an, Euskaraldiaren lehen edizioan, hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa praktikoa egin zenuen, ahobizi edo belarriprest rola aukeratu eta 11 egunez praktikara eramanda.

Udazken honetan Euskaraldiaren bigarren edizioa egingo dugu eta, oraingoan ere, ariketa gurekin egiteko gonbitea luzatu nahi dizugu. Botoian klik eginda, 2018ko izen-emate datuak eta rola berretsi edo aldatu ahalko dituzu eta, horrela, aurtengo edizioan izena emango duzu zuzenean.

Izan gaitezen belarriprest eta ahobizi, eta eman ditzagun urratsak euskararen erabileran!

IZENA EMAN

Aurten ekimena ikusgarriagoa egiteko kaleak Euskaraldiarekin jantzi nahi ditugu. Horretarako etxeetako balkoi eta leihoak "Gehiago, Gehiagotan, Gehiagorekin" lelodun banderatxoekin janztera goaz.

BANDEROLA ESKURATU

 


 

Etiketak