Jolastokian ere hazi, HEZI eta bizi!

Jolastokiaren irudi tradizionala birplanteatu eta esperientziak eraikitzeko gune inklusiboagoak sortzeko asmoari ekin genion

 

Pasa den ikasturtean jolastokia eraldatzeko prozesu parte hartzaile bat abian jarri genuen. Jolastokiaren irudi tradizionala birplantetu eta berdintasun eta aniztasunarekiko errespetua oinarritzat harturik, jolastokia benetan izan daitekeen ikaskuntza, jolasa, mugimendua eta kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko gune inklusiboagoak sortzeko asmoari ekin genion. Ikastola inguru natural baten kokatuta dago eta hau aprobetxatuz jolastokiak ere inguru honekin bat egin behar zuen horretarako naturak eskaintzen dituen materialak txertatu

Espero diren emaitzak

Ikasleen artean:

  • Ikastolako jolastokiaren espazioa ikasle guztiek erabiltzea, neskak eta ikaslerik ez aktiboenak ere tartean direla.
  • Jolasteko eta mugitzeko aukerak areagotzea ikastolako jolas-tokia erabiltzen denean.
  • Ikasleek duten taldeko kide sentipena, jolastokiaren eraldaketa beraiena sentituz.
  • Ikasleen garapen emozional egokian laguntzea.

Ikastolan:

  • Ikastolako jolastokia hezteko lekutzat berrartzea tresna pedagogikotzat erabiliz.
  • Familiekiko harremanak sendotzea.
  • Gatazka-egoerak murriztea.
  • Erabilera desberdinetarako egokiak diren lekuak sortzea.
  • Ingurunean parte hartzea,

inguruneaz jabetzea, eta errespeta dadin bultzatzea

Familietan:

  • Jolastokia eskola-orduz kanpoko topagune eta sozializazio gune erakargarritzat hartzea.
  • Eskola-ordutegitik kanpo erabilera eta erabiltzaile desberdinak izan ditzan sustatzea.

Jolastokiaren aldaketan kontuan hartu diren guneak Aukerek ez dute mugarik, ikasleen eta horretan dihardutenen irudimenak mugarik ez duen bezalaxe.

  • Hondarrezko eremua: hondarrezko eremu zabalak, zuloa egiteko, pilatzeko, garraiatzeko, eraikitzeko eta beste zenbait gauzatarako egiturak eta tresnak dituztela.
  • Eremu babestua: etxetxoak, txabolak, tunelak, kobazuloak...
  • Arte-adierazpen plastiko eta musikaleko eremua: dantzak, antzerkia edo zirkua prestatzeko edo emanaldiak egiteko agertokiak.
  • Jauzi egiteko, oreka lantzeko eta eskalatzeko gunea: sare tridimentsionalak edo sarezko oinarriak, oreka lantzeko barrak edo zintak, etab.
  • Sozializazio-eremua: meriendatzeko mahaiak eta aulkiak, zenbait material (egurra, harria...) eta hainbat neurritako zirkuluak, etab.
  • Kirola egiteko eta berotzeko eremua: jolastokietan dagoeneko ezarrita dauden eremu tradizionalen aldean desberdinak diren eremuak sortzea, ikasleek adierazi dituzten bestelako beharren arabera
Etiketak