Ondarroan urteetan zehar egon ohi da kukañan ibiltzeko ohitura; izan ere, herriko jai garrantzitsuenetan, antzarrekin batera, egiten den lehiaketarik ikusiena da.
Eguraldi onak hasten diren momentuan herriko umeen biltokia da herriko kukaña; hondartzatik atera eta han batzen dira gaztetxo guztiak elkarrekin lehian.
Herrian hain uztartuta dagoen kukaña ezin zen falta gure ikastolan eta benetakoaren erreplika bat egin digu atxitxe Bittorrek.