ELKARBIZITZA

Bizikidetzaren helburu nagusia ikastolako ikasle, irakasle, langile eta familiaren arteko eguneroko harremanak hobetzea da.

Gure ikastolan talde bat dago helburu hauek bultzatzeaz arduratzen dena. Talde honetan ikasle, irakasle eta gurasoak parte hartzen dute, eta esan behar da, hau dela talde bakarra 6. mailatik aurrerako ikasleek parte hartzen dutena.

Gure ikasleak bizikidetza osasuntsu baten hezteko jarduerak bideratzen ditugu:

Gurasook nahiz ikasleak zerbait proposatu, arazo baten berri eman edo zerbait komentatu nahi izanez gero, idatzi  eskura duzuen gure helbidera:

bizikidetza@zubi-zahar.com

Elkarbizitza

IKASLEEN ESKUBIDEAK eta BETEBEHARRAK

Ikasleek ikastolako biziki­detzako eskubide eta betebeharrak  ezagutu eta errespetatu behar dituzte eta araudia tutoretzan lantzen da. Ondorengoa arau hauen laburpena da eta  xehetasun gehiago behar izanez gero ikastetxearen Antolakuntza eta Jarduera Araudiko edo Barne Araudiko xedapenak begiratu.  Araudi osoa ikastolako web orrian eskuragarri dago gurasoentzat.

IKASLEEN ESKUBIDEAK

1. Hezkuntza integrala izateko eskubidea: oinarrizko gaitasunak, lan ohitura intelektual eta teknikoak, afektibotasuna, autonomia pertsonala, auto-estimua…

2. Ikasle adingabeen eskubidea arreta berehala jasotzeko.

3. Ikastetxeak ikasle adingabeak babestu behar ditu.

4. Errendimendu akademikoaren balioespen objektiboa izateko eskubidea.

5. Eskola eta lanbide-orientazio eskubidea.

6. Osotasun, nortasun eta duintasun pertsonaleko eskubidea.

7. Kontzientzia-askatasunerako eskubidea.

8. Ikastetxean biltzeko eskubidea.

9. Adierazpen askatasunerako eskubidea.

10. Elkartzeko eskubidea.

11. Parte hartzeko eskubidea.

12. Informazioa erabiltzeko eskubidea.

13. Aukera-berdintasunerako eskubidea.

14. Gizarte babeserako eskubidea.

15. Ikastetxean ikasleen eskubideak errespetatzen direla bermatzea.

IKASLEEN OINARRIZKO BETEBEHARRAK

1) Ikasteko eta prestakuntza-jardueretan parte har­tzeko betebeharra.

2) Ikasleek egunero joan behar dute ikastolara, puntualtasunez eta sartzeko nahiz irteteko ordutegiak errespetatu behar dituzte. Puntualtasun eza eta asistentzia faltak justifikatu behar dira.

3) Ikastolako esparrutik ezin da irten inondik inora. Irten ahal izateko tutoreari eskatu behar zaio baimena. DBH 3 eta 4 koek jolasorduan eta bazkalondoren irteteko aukera izango dute beti ere gurasoen baimenarekin.

4) Pasiloetan isiltasunez eta korrika egin gabe ibili behar da, besteen lana ez oztopatzeko. Gelatik ateratzeko irakaslearen baimena behar da.

5) Ikasleek parte hartu eta laguntza eman behar dute ikastolako bizikidetza hobetzeko eta ikasteko giro egokia lortzeko, betiere ikaskide, irakasle edo beste edozein langileekin errespetuz jokatuz. Gelako jokaera desegoki batzuk honako hauek dira:
Lekutik baimenik gabe altxatzea.
Arloko gaiaz kanpo hitz egitea, txistua jotzea, abestea...
Irakaslearen azalpena era desegokian moztea.
Ikastolako arduradunek ( tokian-tokikoek ) agindutakoa ez betetzea.
Irakasle edo ikaskide bati era desegokian erantzutea.

6) Ikasleek kide guztien eskubideak errespetatu behar dituzte, jaiotza, adina, arraza, sexua, orientazio sexuala, gaitasun fisikoa edo psikikoa, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijioa, sinesmena, ideologia edo beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal, ekonomiko edo sozial diskriminatzeko arrazoitzat hartu gabe.

7) Tresna elektronikoei dagokionez:
a. Mobilak, eta  grabazioak egiteko edo argazkiak ateratzeko tresna elektronikoak debekatuta daude ikastolako eremuan.
b. Ikastola esparruan, baimenik gabe, tresna elektronikoak grabazioak egiteko edo argazkiak ateratzeko erabiltzea guztiz debekatuta dago

8) Debekatuta dauden sustantziarik ezin dute eduki, hartu edo edan (tabakoa, alkohola, edo drogatzat hartzen diren beste sustantziak): ikastola esparruan edota ikastolaren ardurapean dauden bitartean, hau da, eskolako ordua nahiz kanpoko ekintza osagarria izan.

9) Ikasleek ikastetxeko zein beste ikasleen ekipamenduak eta material didaktikoak zaintzeko eta egoki erabiltzeko betebeharra dute, bestalde,  gelako  edo  ikastetxeko instalazioak, altzariak eta ekipamendu orokorra beren nolakotasunaren arabera eta beren hel­buruetarako erabili behar dira.
a. Hondatutako gauzen berri tutore edo irakasleari emango zaio.

b. Hondaketaren arrazoia erabilera desegokia denean, egin duenak edo dutenek  erantzun eta konpondu edo ordaindu beharko dute.

10) Ikastolako dependentziak garbi mantenduko dira.

 

JOKAERA DESEGOKIEN ONDORIOAK

Araudiaren arabera hiru motatako arau hauste bereizten dira:

Arau hausteen zehaztapenak gure barne araudian bilduta dituzue.

3 jokaera desegokien pilaketa, bizikidetzaren aurkako jokabidea bilakatzen da.

3 Bizikidetzaren aurkako jokabideren pilaketa, Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabidea bilakatzen da.

Larritasunaren arabera, kasu batzuetan, bizikidetzaren aurkako jokabideak edo bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak zuzenean eman daitezke.

  1. Portaera desegokia.
  2. Bizikidetzaren aurkako jokabidea.
  3. Bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak.