Zergatik Zubi Zahar Herri Ikastola?

Guraso berriek ikastolaren aldeko hautua egiteko arrazoiak

0-16 urte bitarteko hezkuntza eskaintza

0tik 16 urtera arte ikastolan daude, ibilbide osoan bidelagun dituzten profesionalen artean. Etapa batetik bestera eman beharreko jauziak lasaiak eta mailakatuak dira erreferente berdinekin egiten dituztelako. Honek, ikasleengan ziurtasuna, lasaitasuna, konfiantza eta ore- ka dakartza

Irakasle eta profesional trebe eta trebatuak ditugulako

Ikastolan lan talde finko bat dugu, ikastola, ikasle eta familiak barru barrutik ezagutzen dituena. Hazte eta hezte prozesu osoan, ikasle bakoitzaren ezau-

barik ekiten zaio: zubia egina dago.

garriak kontutan izanik aldamenean izango dituena. Profesional hauek etengabeko formazioan dihardute.

Herritik sortu ginelako eta herriarentzat dihardugulako

Euskal Hezkuntza Sistemako parte gara, herri ekimenetik sor- tu eta Kooperatiba izaera dugularik. Gure umeen hezkuntza gure esku egoteko modu bat da erabakiak denon artean hartuz, eta proiektuaren parte aktibo izanez.

Berrikuntzei beldurrik ez diegulako

Hezkuntzaren etengabeko berrikuntzan sinisten dugu. Etapa guztietan proiektu berriak mar-

txan ditugu KUKU (HH), KIMU (LH), EKI (LH) eta diziplina arteko proiektuak (DBH) besteak beste. Hauetariko batzuetan gainera, gure irakasleak ari dira beste ikastoletako irakasleekin batera proiektu horrek sortzen.

Familien beharretara egokitzen diren zerbitzuak ditugulako

  • Herriko eta eskualdeko kalitatezko produktuez hornitutako jantoki zerbitzua daukagu.
  • Familien kontziliaziorako ezinbestekoa den dohaineko goizeko zaintza eskaintzen dugu ikastolan.
  • Ikasleen hezkuntza integralean eragiten duten eskolaz kanpoko eskaintza zabala (irratia,

eskola kirola, euskal dantzak, marrazketa...).

Euskal Herri osoa batzen duen ikastola bat gehiago garelako

Herrigintzatik eta elkartasunetik elkar laguntzeko antolatuta gaude, Euskal Herriko zazpi probintziak batzen dituen elkarte bat izanik.

Antolakuntza honi esker, «elkartasun kutxa» bidez, urtero hezkuntza proiektua aurrera eramateko zailtasun ekonomikoak dituzten ikastolei laguntza ematen diegu (Iparralde eta Nafarroakoei batez ere), gure hez- kuntza komunitatea osatzen duten familia guztiek urtero 15na euroko ekarpena eginez

Ez dakigu zer ekarriko digun etorkizunak. Baina badakigu zer etorkizun nahi dugun. Eta, bereziki, badakigu gure ikasleak nolakoak izatea nahi dugun etorkizunean. Horretarako ari gara hezkuntza eraldatzen, egungo erronkei erantzuten; etorkizunari begira, egungoa hobetzeko, egungoa eraldatzeko.

Etiketak