Gizarte-arazo bati konponbidea emateko gure aletxoa jarri dugu Lh6ko ikasleok!
Azoka Solidarioa antolatu eta lortutako dirua Yaalah Elkarteari eman diogu.??
Beste mailetako ikasleek ere ekarpen ugari egin dituzte, emaitza ederra izan du proiektuak!?
Mila esker hurbildu zareten guztioi.
@yaalahelkartea

Kalean gora kalean behera!

Herriaren inguruan ikasitakoa HH5ko ikasleekin partekatuz kalera atera ginen. Herriko toki esanguratsuak identifikatuz ibilaldi polita egin genuen. Leokadiri kasu egiteko tartetxo bat ere hartu genuen.

Aurtengoan Ondarroan! Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailako ikasleak, Lea-Artibai eskualdeko ikastetxe desberdinetako lagunekin kirolean aritu dira! Futbol zelaian, polikiroldegian, hondartzan… EGUN BOROBILA IRTEN DA!

Azkenengo urtetan egin ohi dugun bezala, festa giroan eman diogu ongi etorria udaberriari. Jolastokian ikasle guztientzako txoko desberdinak antolatu ditugu, besteak beste, landareak landatzeko, aurpegiak marrazteko txokoa… eta ospakizuna fruten brotxetak janez bukatu dugu.

Ariketa fisikoa gorputzarentzat den bezala da irakurketa buruarentzat. Aste osoan zehar literaturarekin lotutako ekintza bitxi, bizi eta ezberdinak eduki genituen: ipuin kontalaria, JUUL kanpaina, Linternatura gaua… Irakurtzen duenak opari eder bat agiten dio bere buruari, irakurtzen duen haur bat pentsatzen duen heldu bat izango baita. Literaturak bizitza ulertzeko aukera ematen digu, izan daitekeenaz hitz egiten digu, baita izan zitekeenaz ere. Literatura hitzaren artea da.

Zoragarria izan da.

Gai honetan, herrira atera eta inguruan dauzkagun lanbide eta lantoki desberdinak ikusi ditugu. Horrez gain, familiako kideak ikastolara etorri dira beraien lanak azaltzera. Esperientzia aberatsa izan da guztiontzat, inguratzen gaituenaz gehiago ikasi eta etorkizunarekin  amesteko tartea eduki dugu proiektu honetan.

Subscribe to Gure Kontuk ...