Euskal Herriko inauterietan antzinako tradizioari atxikitakoak (bereziki herri txikietan), nahiz hiri eta herrietan ospatzen diren inauteriak daude. Toki batetik bestera egun desberdinetan ospatzen dira: Zubieta eta Iturenen urtarrileko azkeneko igandearen osteko lehen astelehen eta asteartean izaten dira; Tolosako inauteriak inauterien ohiko egunetan ospatzen dira, Ostegun Gizen egunetik  Astearte Inautea (edo Asteartita) egunera arte, hausterre-egunaren bezperan;

Materialen erresistentzia eredu sinplifikatuen bidez solido deformagarrien mekanika ikasten duen gaia da, eta egitura edo mekanismoa osatzen duen solido-sistemak jasan behar dituen barne-indarrak edo jarduerak kalkulatzeaz arduratzen da. Erresistentzia eragindako kargei puskatu gabe eusteko materialek duten ahalmenari deritzo.

Subscribe to Gure Kontuk ...