KUKU! EMOZIO-PROGRAMA

Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko, norberarenak ezagutzeko, erregulatzeko eta besteenak hobeto ulertzeko hezkuntza-programa da, ahozkotasunean oinarritua.

Pertsonak emozionalki ere adimentsuak izateko testuinguru aberats eta aproposak eskaintzen ditu. Horretarako berariaz sortu dira hainbat material eta baliabide; esparru anitzetan, eskolan zein familia artean, erabilgarriak direnak.

IRAKASLEARENTZAT BALIABIDEAK

  • KUKU! emozio-programa gelara eramateko online ikastaroa; emozioen munduan kokatzeko, murgiltzeko eta sakontzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak homo- logatutako ikastaroa
  • Gelaratzeko proposamen malguak eta irekiak; emozioka antolatuta eta abiapuntu desberdinak kontuan izanda.
  • Planifikaziorako erremintak eta 360 graduko ebaluazio-prozesua oinarri duen beha- keta-proposamena.

HAURRARENTZAT BALIABIDEAK

  • Haur bakoitzaren behar eta interesetara egokituak; une, egoera, espazio eta adin desberdinetan lantzeko pentsatuak.
  • Oinarrizko emozioak abiapuntu dituzten eta ikasleak ekintza autonomoan erabili ahal izateko baliabide sorta anitza: album ilustratuak, horma-irudiak, musika, jolasak eta ikus-entzunezkoak.

URTXINTXA PROIEKTUA

Ekintzan oinarrituta, 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako proiektua da. Haurraren interesak kontuan hartuta, jolasaren bidez, komunikatzen, pentsatzen eta ikasten, elkarrekin egiten eta ekiten, eta norbera izaten ikas dezan lagundu nahi da. Beti ere, norbera bere ikaskuntza-prozesuaren jabe eginez.

IRAKASLEARENTZAT BALIABIDEAK

Hiru hilabeteka antolatutako ikasmaterial karpetak; besteak beste, ipuinak laminatan, horma-irudiak, hiztegi mutuak, abestiak edota ikus-entzunezkoak haurraren interese- ko diren gaiak jorratzeko.

Irakaslearen gunea: erabilerarako gida didaktikoak, ohiko galderak eta askoz gehiago www ikaselkar eus atarian.

HAURRARENTZAT BALIABIDEAK

Irakasleentzat bezala, hiru hilabeteka antolatutako karpetak; besteak beste, lan koadernoak, ipuinak, edota hiztegi fitxak ikaslearen gaitasunak garatzen laguntzeko

Musika CDak.