0-6 urteetan, haurrarengan ematen diren aldaketak, kognitiboak, zein bere identitate propioa eraikitzetik etorritakoak, edota fisikoak eta emozio aldetikoak, oso handiak dira. Hasi oinez ikastetik, hitzak ikastetik, komunikaziora, sozializaziora... bizitzan ez dago horrenbesteko garapena duen beste etaparik.

Haurra ulertzeko modua printzipio hauetan oinarritzen da: haurraren izate osoaren errespetua; konfiantza haurraren berezko garapen ahalmenean; haurraren ziurtasun fisikoa eta emozionalaren bermea. Haurraren izate osoa errespetatuz, irakaslea haren bidelagun izango da, haurrari zer egin behar duen esan beharrean, egiteko gai dela eta egiteko horretan lagundu egingo diola erakutsiko diona.

Gure Curriculuma

URTXINTXA PROIEKTUA

URTXINTXA PROIEKTUA

Ekintzan oinarrituta, 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako proiektua da. Haurraren interesak kontuan hartuta, jolasaren bidez, komunikatzen, pentsatzen eta ikasten, elkarrekin egiten eta ekiten, eta norbera izaten ikas dezan lagundu nahi da. Beti ere, norbera bere ikaskuntza-prozesuaren jabe eginez.

Kuku emozio-programa

Kuku emozio-programa

Kuku Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza-programa da. Helburua da ahozkotasuna oinarri izanda norberaren emozioak ezagutzea, kudeatzea eta besteenak hobeto ulertzea.

Konfiantzaren pedagogia

Konfiantzaren pedagogia

Konfiantzaren Pedagogiaren oinarri-oinarrian pertsonaren gaineko ikuspegi jakin bat dago, eta ikuspegi horretatik eraiki dugu gure pedagogia. Pertsonari pertsona oso izaten eta zoriontsu izaten laguntzea helburu duen pedagogia. Pertsona ikusteko modua, pertsonarekiko jarrera eta jokaera jakin bat daude, beraz, pedagogia horren oinarrian.

ELEANITZ PROIEKTUA

ELEANITZ PROIEKTUA

Zertan datza Eleanitz Proiektua? Zentroko lehen hizkuntza den Euskararen irakaskuntzan, baita gaztelera eta beste bi hizkuntzen irakaskuntzan ere.