ZER eta NOLA EBALUATUKO DUGU
Haur Hezkuntza
Haur Hezkuntzako helburuak lortzeko familiekin elkarlana sustatu behar dela gogoratzen da. Une honetan lotura hori funtsezkoa da ikasturte honetako programazioetan aurreikusitako lanak eskolatutako haurren konpetentzien garapenean eragin dezan.
Zer ebaluatu?
Bizitzen ari garen salbuespeneko aldi honetan, haurraren garapen emozionalari lehentasuna emango zaio bere garapen integraleko eragina duten bestelakoak ere kontuan izanda.
Nola ebaluatu?
Adin hauetan, ebaluazioa martxora arte jasotako datuetan eta familiarekin izaten ari garen komunikazioan oinarrituko da:
- Eguneroko behaketa eta ebidentzien bidez.
- Familiakoengandik jasotzen dugun informazio bidez. (emozionalki haurrak nola aurre egin dion egoerari, proposatutako jardueren aurrean izandako jarrera eta identifikatutako zailtasunak)
Haurren konpetentzien garapenean egon daitezkeen zailtasunak hautemateari dagokienez, arreta berezia ipini beharko da familiak helarazitako alderdi horien inguruko informazioaren bilketan.
Lehen Hezkuntza
1, 2 eta 3
Zer ebaluatu?
Irakasle taldean osatutako proposamenak (jaso ahala) ebaluatuko dira. Proposamen horien jarraipena egingo da. Interes berezia jarriko zaio berrikusteko eta indartzeko jarduere.
Nola ebaluatu?
Martxora arte jasotako datuetan eta familiarekin izaten ari garen komunikazioan eta beraiek ematen diguten informazioan oinarrituko da ebaluazioa.
Irakasle taldeak jarritako helburuen baitan ebidentziak jasoko ditu: marrazkiak, idatziak, bideoak...
4, 5 eta 6
Zer ebaluatu?
1 eta 2. ebaluazioetan eskuratutako lorpenak hartuko dira kontuan, eta horiei hirugarren hiruhilekoan eskuratutako lorpenak modu positiboan gehituko zaizkie. Hain zuzen, azken lorpen horiek emango dute azken kalifikaziorako bidea.
- Hezkuntza-jarduera presentzialean, aurreikusitako helburuak eta gaitasunak lortu ez zituzten ikasleen ebaluazioa: kasu honetan, hirugarren hiruhilekoan, helburu hauetarako jarduerak planteatu beharko dira (1 eta 2. ebaluazioetako helburuak lortzeko jarduerak alegia). Ezinbestekotzat jotzen diren helburuak lortuz gero, nahikoa kalifikazioa (5) emango da dagokion arloaren edo irakasgaiaren azken ebaluazioan
- Aurreikusitako helburuak eta gaitasunak modu presentzialean lortu zituzten ikasleen ebaluazioa: hirugarren hiruhilekoan planteatu beharreko jarduerak zuzenduko dira eta hirugarren hiruhilekorako planteatutako helburuak lortzeko bidean aurrera egitea eskatuko zaie ikasleei.
Lehen bi hiruhilekoetarako planteatutako helburuak eta gaitasunen garapena lortu eta, gainera, ikasturte hasieran 3. hiruhilekorako programatutako gutxienekoak lortzen dituzten ikasleek Ongi edo Oso ongi kalifikazioa lortuko dute. Helburu horiek Oso ongi edo Bikain kalifikazioa lortuko lukete helburuak lortu badituzte lan autonomoa eginda (irakasleek lagunduta eta zuzenduta bada ere), sakontze-maila handiarekin eta helburuak zabalduz eta gaitasunak garatuz.
Nola ebaluatu?
Ebaluazioa jarraitua dela kontuan hartuta, irakasleek sistematikoki bilduko dituzte, irakatsi eta ikasteko prozesuan zehar, ikasleen aurrerapenaren ebidentziak. Zereginetan ikasleak izan duen bilakaerari buruzko erregistroak datu garrantzitsuak izango dira
Banakako tutoretzak ikasleekin. Tutoretzak meet bidez egingo dira. Horietan, ikasleei azalduko zaie haien lanean ikusten diren arrakastak eta zailtasunak, eta galdetuko zaie haiek nola hautematen dituzten horiek. Jakin behar da ikasleak horiez jabetuta dauden, eta beraiek azaldu behar dute zer gertatzen den, zer ulertzen ez duten eta beren ustez arazoa non dagoen (horrek, ikasleei laguntzeaz gainera, informazio ugari ematen dio irakasleari).
Informazio interesgarria eman dezake familiekin hitz egiteak (ariketak nola egin dituzten, zenbat denbora behar izan duten, haiek egiten ari ziren bitartean egiten zituzten iruzkinak...).
Ebaluazioa egiteko aurreikusitako muga-egunak: ekainaren 22tik 26ra
Derrigorezko Bigarren Hezkuntza
Zer ebaluatu?
1 eta 2. ebaluazioetan eskuratutako lorpenak hartuko dira kontuan, eta horiei hirugarren hiruhilekoan eskuratutako lorpenak modu positiboan gehituko zaizkie. Hain zuzen, azken lorpen horiek emango dute azken kalifikaziorako bidea.
- Hezkuntza-jarduera presentzialean, aurreikusitako helburuak eta gaitasunak lortu ez zituzten ikasleen ebaluazioa: kasu honetan, hirugarren hiruhilekoan, helburu hauetarako jarduerak planteatu beharko dira (1 eta 2. ebaluazioetako helburuak lortzeko jarduerak alegia). Ezinbestekotzat jotzen diren helburuak lortuz gero, nahikoa kalifikazioa (5) emango da dagokion arloaren edo irakasgaiaren azken ebaluazioan.
- Aurreikusitako helburuak eta gaitasunak modu presentzialean lortu zituzten ikasleen ebaluazioa: hirugarren hiruhilekoan planteatu beharreko jarduerak zuzenduko dira eta hirugarren hiruhilekorako planteatutako helburuak lortzeko bidean aurrera egitea eskatuko zaie ikasleei.
Lehen bi hiruhilekoetarako planteatutako helburuak eta gaitasunen garapena lortu eta, gainera, ikasturte hasieran 3. hiruhilekorako programatutako gutxienekoak lortzen dituzten ikasleek Ongi edo Oso ongi kalifikazioa lortuko dute. Helburu horiek Oso ongi edo Bikain kalifikazioa lortuko lukete helburuak lortu badituzte lan autonomoa eginda (irakasleek lagunduta eta zuzenduta bada ere), sakontze-maila handiarekin eta helburuak zabalduz eta gaitasunak garatuz.
Nola ebaluatu?
Ebaluazioa jarraitua dela kontuan hartuta, irakasleek sistematikoki bildu behar dituzte, irakatsi eta ikasteko prozesuan zehar, ikasleen aurrerapenaren ebidentziak; horretarako, ezinbestekoa da ikaskuntza-ebidentzia horiek jaso eta erregistratzea.
Agindutako zereginetan ikasleak izan duen bilakaerari buruzko erregistroak datu garrantzitsuak izango dira.
Erabili ahal izango diren ebaluazio-tresna batzuk:
- Behatutako/bildutako datuak: Ikasleek egindako lanak berrikustea eta aztertzea.
- Banakako tutoretzak ikasleekin.
- Ahozko aurkezpenak bideokonferentzia bidez.
- Proba objektiboak (galdetegi bidez, classroom bidez... bidaliak).
- Irakasle taldearen bilerak.
OHARRA:
Nola ebaluatu?
- 1 eta 2. ebaluazioan ikasleak gainditu gabeko arloren bat badauka, berreskurapenak modu presentzialean egingo dira.
- 3.ebaluazioko gutxieneko helburuak eman eta materiarekin aurrera egin dela bermatuko da.
- Kurtso bukaerako nota kalkulatzeko kontuan hartuko dira 1, 2. eta 3.ebaluazioak.
Ebaluazioa egiteko aurreikusitako muga-egunak:
Amaierako ohiko ebaluazio: ekainaren 17tik 19ra
Amaierako ezohiko ebaluazioa: ekainaren 24tik 26ra