Sorrera - 1966

Hazia ereingo zuten zenbait bilera egin ziren.

1967

Kresala Elkartean "Lengua Vasca" sekzioa sortu zen. Urte bereko azaroan, Kresalaren eraginez, Antsosolon (garai hartan Berriatuko lurralde eta bertako udalaren baimenarekin), ikastolari hasiera ematen zaio: hogeita hamar bat ume jolasean, euskaraz.
    
1969ko iraila.

Berriatutik Ondarroara aldatzen da ikastola, Kresala Elkartera.

1970eko iraila.

EGUNSENTIA kooperatibaren estatutuak onartu ziren Madrilen. Hilabete horretan, OHOko 1. maila irekitzen da, Sta Klara Arrantzaleen Kofradiako lokaletan. Orduan ipini zioten ZUBI ZAHAR izena, zubi zaharraren allboan zegoelako, eta horrela jarraitzen du gaur egun ere.

1972ko ekaina.

OHOko 1.mailatik 5.era arteko irakaskuntza emateko baimena lortu zen.

1974ko abendua.

OHOko 8.mailara arte emateko baimena lortu zuen ikastolak eta egun batzuk geroago, "Iturribarri" Eskolaurrea irekitzeko baimena.

1979ko iraila.

Hazten zihoan ikastolak estu nabaritzen zituen sustraiak. Lan handien ondoren, ikastetxe berriaren inaugurazioa ospatu zuen Ondarroako herriak. Ibaiondo auzoan ZUBI ZAHAR berria eraikia zegoen. Ikastola lur berri eta zabalean, zuhaitzez inguratutako gune apartan indarberritu zen.

Udaberriro, kili-kilika esnatu guraz, indarrez jaiotzen diren hosto berri berde berriek osa bezate gure nahi, asmo eta amets berrien gerizpe borobila, eta udazkenean, jolastokiko hosto gorri guztiek bat egitean, osa bezate oroitzapen eta ametsak hartuko dituen orbelezko ohantze gozo eta biguna.

2018

2019

 

2020