Kaixo familia.

Gaur goizean egindako batzarrean honako hauek zehaztu ditugu. Garbi jakinarazi nahi dizuegu, ez-ohiko egoera izanda ere, normaltasuna (ahal den neurrian) eman nahi diogula hamabostaldi honi.

Ikasleak ikastolara etorri gabe ere, lanean jarraituko dugu, ​ ez dira opor egunak​ .

Hamabostaldi honetan, honela jokatuko dugu etapaz etapa:

LHko ETAPA

LH 1 , 2 , 3​ :

  • Paper euskarrian hainbat jarduera bidaliko dira: irakurketa, lan-koadernoak, fitxak...
  • Euskarri digitalean: IKASYS
  • Komunikazioa guraso-ordezkariekin​ egingo da email bidez.

LH 4​ :

  • Paper-euskarrian: arloetako lan-koadernoaetako jarduerak.
  • Euskarri digitalean: BLINK, EKIGUNE.
  • Komunikazioa guraso-ordezkariekin​ egingo da email bidez.

LH 5 , 6​ :

  • Euskarri digitalean: BLINK, jarduera digitalak.
  • Komunikazioa ikasleekin egingo da emailez eta ​ beharrezkoa bada guraso-ordezkariekin​ ere.

DBHko ETAPA

  • Maila bakoitzari karpeta bat partekatuko diogu DRIVEn.
  • Egunero, goizeko ​ 8:00etatik 9:00etara bitartean, egun horretako gaietan egin beharreko jarduerak​ partekatuko ditugu aurretik aipatutako karpetan.
  • Ikasle bakoitzak kopia bat atera eta ondo irakurri beharko ditu jarduerak.
  • Dokumentu horretan agertuko da gai bakoitzeko ​ jarduerak noizko (zein ordu edo egun) egin beharko diren (DRIVEn sartuta, linka jarrita...).
  • Ariketak aurre-azalpena eskatuko balu, dokumentuan bertan agertuko da.
  • Zalantza ​ zehatzagorik balego, bidaltzen zaizuen ​ egutegi-ordutegian konektatzeko aukera legoke irakaslearekin​ . Laster bidaliko zaizue zein aplikazio erabiliko konektatzerakoan dugun horretarako. Jakinarazitako orduan zalantza zehatzak esplikatuko dira (gelan modura, denentzako, taldean konektatuta daudenentzako).
  • Ordu zehatza izango dute egun horretako gai bakoitzeko jarduerak entregatzeko (Driven).
  • Egindakoa ebaluatu egingo da eta lan horiek ​ notarako baliagarriak izango dira.
  • Beraz, etxean lan egiten jarraitu behar dute. Euren partetik, ​ autonomia eta auto-diziplina eskatzen die honek. Ez-ohiko egoera hau une egokia da ikusteko gure seme-alabek lanerako duten jarrera.
  • Horregatik guztiagatik, ordenagailua “piztuta” izan behar dute ikastolako ordutegian.

Egoera ez-ohikoa izanik, ikasle, irakasle eta guraso, denon artean lortu behar dugu ikasturtearen martxa ahalik eta gutxien oztopatu eta atzeratzea.

 

Baliabideak

 

Etxean

Txikientzako proposamenak

Daukagun egoera ikusita eta etxean denbora asko igaro behar dugunez, zuen umeekin hainbat gauza…

Etxetik lan egiteko baliabideak

Ikastolen Elkarteak Ikastolen esku jartzen dituzten baliabideak zerrendatzen dira.…