Gure ikastolan, kasu desberdinen aurrean eman behar diren pausoak hauexek dira:

1. Kasua : Ikasle-Irakasle

 

PROZEDURA

- Bilgeletan izango da

- Jolasordua, bazkalordua edo klase bukaerak erabiliko dira

ZEIN KASUTAN

- Noten kudeaketa, arazoak, zalantzak…

 

2. Kasua : Guraso-Irakasle-Guraso

PROZEDURA

- Bilgeletan izango da

- Aurretiaz jarriko da hitzordua

- Konstantzia irakasleak jasoko du tutoregotza programan

ZEIN KASUTAN

- Seme alabarekin zerikusia duten gaietarako ( urteko jarraipena, arazoak, zalantzak , bilerak )

- Guraso talde batek proposamen, kezka, iradokizun… izango balu, guraso ordezkariaren bidez ere bideratu ahal izango litzateke.

- Gelako arazoak direnean

 

3. Kasua : Guraso-Zuzendaria

PROZEDURA

- Zuzendariaren bilgelan izango da

- Aurretiaz jarriko da hitzordua

- Konstantzia jasoko du zuzendariak

ZEIN KASUTAN

- Guraso berriaren seme alabak osasun arazoa duenean ( ezintasuna, gaixotasuna… )

- Arazo larrien aurrean ( bizikidetza arazoak, arazo ekonomikoak …)

- Guraso/irakasle arazoak konponbidea aurkitzen ez duenean

4. Kasua : Ikastola-Guraso

PROZEDURA

- Oharra bidaliko email edo/eta whatsapp bidez
- Kasu bakoitza bere denbora aurretiaz jakinaraziko da

ZEIN KASUTAN

- Kasu bakoitza bere denbora aurretiaz jakinaraziko da
Asanblea: 10 egun
Irteerak eta jaialdiak: egun batzuk lehenago
Oharrak: Gertatzen diren egun berean

5. Kasua : Guraso-Artezkaritza-Guraso

PROZEDURA

- Gurasoak dagokion artezkaritza taldeko arduradunarekin komunikazioan jarri (zuzenean edota administrariaren bitartez )

- Konstantzia gera dadin, e-mail bidez egingo da proposamena

- Guraso arduradunaren laguntza izan beharko balu, eurekin kontaktuan jarri

- Artezkaritza taldeko arduradunak, dagokion komunikazio sistema bidez (ikastola irekia, email, batzar…), gurasoari helaraziko dio  erantzuna

ZEIN KASUTAN

- Banakako gai bat bada, artezkaritza taldeko arduradunak zuzenean emango dio  erantzuna (email bidez)

- Taldeko gai bat izango balitz              ( proposamena ), artezkaritza taldeko arduradunak, artezkaritza batzordeko gai ordenan jarri eta idazkariak aktan jasoko du batzordearen erabakia

6. Kasua : Guraso-Orientatzailea

PROZEDURA

- Orientatzailearen bilgelan izango da

- Aurretiaz jarriko da hitzordua

- Konstantzia orientatzaileak jasoko du

ZEIN KASUTAN

- Orientazio akademikoa nahi denean

- Zure seme/alabaren bilakaerak kezkak sortzen dizkizunean