MATRIKULAZIOA 2023-24

Otsailaren 13tik 24ra

 

Umea eskolatu edo aldaketa baten asmoarekin bazaude ezagutu gaitzazu.
Web orri honetan aurkituko duzun informazioaz gain, gure aholkua Ikastola zuzenean ezagutzea da eta horretarako aukera urte osoan izango duzue, ateak zabalik baititugu ezagutu nahi gaituen ororentzat.

Gurekin harremanetan jartzeko:

  •  Telefonoa: 94 683 14 16
  •  Emaila: ondarroa@zubizahar.eus
  •  Ikastolara hurbildu

/idazkaritza/matrikulazioa-orokorra

 

ZERGATIK ZUBI ZAHAR HERRI IKASTOLA?

  •     Euskara eta euskal kultura, geure hezkuntza euskalduna delako.
  •     Ikasle euskaldun, eleanitz (euskara, gaztelera, inglesa eta frantsesa), buru-askeak formatu nahi ditugulako.
  •     Herritik sortu ginelako eta herriarentzat dihardugulako. Kooperatiba garelako eta lan egin eta erabaki, taldean egiten dugulako. Gurasoek ere buru-belarri dihardutelako.
  •     Bikaintasuna ikasle guztien hobekuntza dela sinesten dugulako.
  •     Irakasle eta profesional trebe eta trebatuak ditugulako eta etengabeko formazioan dihardutelako.

 

ORDUTEGIA:

Goizez: 9:00etatik 12:30ak arte.

Arratsaldez: 15:00etatik 17:00ak arte.

UMEA MATRIKULATZEKO EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Familia liburua
  • Gurasoen N.A.ren fotokopiak
  • Errolda agiria