Jurgi Ekiza musikari baionarraren lana, ibilbidea eta sortze prozesua hurbiletik ezagutu dituzte DBH 3 eta 4ko ikasleek.

 Ezagutzen duzu Jurgi Ekiza ?

2006an Willis Drummond musika taldea sortu zuen eta bertako gitarra-jolea eta abeslaria da. Bakarlari gisa 2015ean disko bat atera zuen, bH036-LP, proiektu honetan ahotsa, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, baxua, pianoa, organoa, melodika, sanplerrak, perkusioa eta bateria jo zituen berak.

Ondoren disko gehiago atera ditu hala Willis Drummondekin batera, nola bakarka.

2018. urtean hainbat proiektutan hartu du parte, batetik Lapurdiko Behi Bideko Andere Xuriak taldean eta bestalde Gernikako hainbat musikarirekin batera EraBatera taldean.

Etiketak