1. Egunsentia kooperatibaren bazkideek, umeen urtebetetze ospakizunetarako, jantokia erabiltzeko aukera dute, astelehenetatik barikuetara.
  2. Erreserba aldez aurretik eta idazkaritzan egingo da orri honetan eskatzen diren datuak bete eta idazkaritzan entregatuz.
  3. Erabilera ordutegia 16:30etik 19:00etara izango da. Prestakuntzarako gehienez ere 5:45etik erabili ahal izango da. Kontuan izan, egun berean, bileraren bat baldin badago bilerak izango duela lehentasuna.
  4. Jantoki-eremuaren erabilera mugatua izango da, hau da, sarreratik azkenengo mahaiek markatzen duten lerroraino erabili ahal izango da. Tresneria dagoen eremuan eta eszenatokian ezin da ibili.
  5. Erabilera desegokiak eragindako istripuen erantzukizuna ez da Ikastolarena izango.
  6. Erabilera desegokiak eragindako arduradunarena izango da.
  7. Jantokia aurkitutako moduan, txukun, aulkiak eta mahaiak dagokien lekuan, utzi behar da. Sortzen diren zakarrak ikastola kanpoko edukiontzietara bota behar dira.
  8. Ezin da pasiloetan eta komunetan atzera-aurrera ibili.
  9. Ospakizunerako beharrezko tresna eta materialak norberak eraman behar ditu.
  10. Pertsonako (ume zein heldu) euro bat ordaindu beharko da. Ospakizunaren biharamunean idazkaritzan.
  11. Ezin da alkoholdun edaririk kontsumitu.
  12. Egun berean gehienez bi ospakizun egin ahal izango dira.