Edonork ikusteako

Ebalaluazioa

body { width: 100%; min-height: 100vh; background-color: #f4f4f4; min-height: calc(100vh - var(--vh-offset, 0px)); overflow-x: hidden; font-weight: 400; top: 0; color: #252525; font-size: 14px; line-height: 1.8; letter-spacing: 0.025em; } .header-design { background-color: #a4508b; background-image: linear-gradient(326deg, #a4508b 0%, #5f0a87 74%); height: 120px; text-align: center; } .listar-map-button { width: 100%; position: absolute; display: table; right: 0; top: 0; height: 200px; line-height: 164px; white-space: nowr

Zer da Euskaraldia?

Zer da Euskaraldia?

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko* hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.

Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

Boga martxa 2020 Etxetik

Boga Mendi Martxa 2020

Boga mendi martxa, Aurrera Mendi Taldeak antolatzen duen mendi irteera bat da. Berau, Apirilaren 19an izango da eta hiru ibilbide desberdin izango ditu adin zein forma fisiko desberdinak dituen jendeak parte hartu dezan.

Hau zen egin beharrekoa baina ez gara geldi geratu, mila esker etxetik parte hartu duzuen guztioi.

Etiketak

Aste Santuko antolaketa

Zer moduz zaudete? Espero dugu denok osasuntsu egotea Ikastola ere horrela baitago sano eta osasunez betea!

Gure esker ona adierazi nahi dizuegu denoi egiten ari zareten lan eta esfortzu ikaragarriagatik. Zuen laguntzarik gabe ezinezkoa litzaiguke egoera berezi hau aurrera eramatea.

Aste Santuaren atarian, jakinarazi nahi dizuegu zein izango den gure antolamendua. Apirilaren 9tik 13ra jai egingo dugu baina beste egunetan nola funtzionatuko dugun azaltzen duen bideoa duzue jarraian.

Etiketak

ETXETIK LAN EGITEKO JARRAIBIDEAK

Kaixo familia.

Gaur goizean egindako batzarrean honako hauek zehaztu ditugu. Garbi jakinarazi nahi dizuegu, ez-ohiko egoera izanda ere, normaltasuna (ahal den neurrian) eman nahi diogula hamabostaldi honi.

Ikasleak ikastolara etorri gabe ere, lanean jarraituko dugu, ​ ez dira opor egunak​ .

Hamabostaldi honetan, honela jokatuko dugu etapaz etapa:

Subscribe to Irekia