DBH 3 eta DBH4ko ikasleok Zumakalarregi museora eta Igartubeiti museora joan ginen. Bertan Euskal Herriko Historiari eta gure arbasoen bizimoduari buruz gehiago ikasi genuen.
Zumalakarregi Museoko Hezkuntza Programak, gaur egungo gizartea ulertzeko eta ezagutzeko asmoarekin, XIX. mendean zehar ibilbide dinamikoak eskaintzen ditu.
Zumalakarregi Museoko Hezkuntza Proiektuaren asmoa elkarrizketa soziala eta ideien trukea bultzatzea da gai eta ikaskuntza-prozesu berrien bitartez, baita ere pentsamendu kritikoa sorraraztea eta gure ingurunearekiko konpromisozko jarrera arduratsua hartzea.
Igartubeiti Baserri Museoak euskal baserriaren historiara hurbiltzeko aukera ematen digu.
Gipuzkoako Foru Aldundiak urte asko daramatza baserriak zaharberritu eta euskal ondare tradizionala errekuperatu eta hedatzeko programak garatzen, ondare hau etorkizuneko belaunaldiei helarazteko.