Pribatutasun politika

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB 679https://www.zubizahar.eus/2016 Erregelamendua) 13. artikuluarekin eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 2018/3 Lege Organikoaren 11.artikuluarekin bat, ZUBI ZAHAR IKASTOLA-k honako informazio hau ematen du kontsultak egin edo informazio eskatzen duten pertsonen inguruko datu pertsonalen tratamenduaren inguruan.

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
  • Arduradunaren nortasuna: ZUBI ZAHAR IKASTOLA
  • IFZ: F 48059414
  • Posta helbidea: Ibaiondo 15, 48700 Ondarroa (Bizkaia)
  • Tel: 94 683 14 16
  • Helbide elektronikoa: ondarroa@zubizaharherriikastola.eus
Zein helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak, kasuaren arabera, inprimaki, mezu eta bestelako dokumentuetan agertzen den lehen informazio geruzako testuaren arabera, honetarako erabiltzen ditugu:Jasotako kontsulta eta informazio eskaera kudeatu eta erantzuteko.

  • Gure kontratu edo aurre-kontratu harremanaren kudeaketa kontable, fiskal eta administratiborako.
  • Produktu eta zerbitzuen berri emateko.
  • Estatistikaren ikuspegitik erabiltzaileen sarrerak ezagutzeko.
Zenbat denboran mantentzen ditugu zure datu pertsonalak?

Emandako datu pertsonalak jaso ziren helburua betetzeko behar adina denboran mantenduko dira eta baita datu horien helburu eta tratamendutik eratorri litezkeen balizko ardurak zehazteko ere.

Zein da zure datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa?

Zure datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarria kontsulta egin edo informazioa eskatzen duen interesdunak helburu jakin baterako edo hainbatetarako ematen duen onarpenean dago.
Zure datu pertsonalak ematea beharrezkoa da kontsulta edo eskaera erantzuteko.
Tratamenduaren arduradunaren interes legitimoak asetzea, hornitzaileetan edo balizko hornitzaileetan zerbitzuak ematen dituzten kontaktuko pertsonen datu pertsonalen tratamenduari dagokionean.

Zein hartzaileri komunikatzen zaizkio zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emango, legezko betebeharrik ezean.

Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?

Zure datu pertsonalei dagokienez, eskubidea duzu konfirmatzeko ZUBI ZAHAR IKASTOLA-k zure datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez, baita zehatzak ez diren datuak zuzentzea eskatzeko ere. Horretaz gain, datu horiek ezabatzeko eska dezakezu, besteak beste, datu horiek jasoak izan ziren helburua betetzeko jada beharrezkoak ez diren kasuetan.
Gainera, egoera jakin batzuetan, zure datuen erabilera mugatu ahal izango duzu. Kasu horietan, ZUBI ZAHAR IKASTOLA-k erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsarako soilik gordeko ditu. Era berean, egoera jakin batzuetan eta zure kasu berezi bat dela eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu; kasu horietan, datuak tratatzeari utziko diogu, premiazko arrazoi legitimoetan edota balizko erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsa kasuetan salbu.
Zure datuen tratamendua baimendua den eta onarpenean edo kontratu baten exekuzioan oinarritua dagoen kasuetan ere eskubidea izango duzu eman dizkiguzun datuak modu antolatuan, ohiko erabilera eta irakurketa mekanikodun formatuan jasotzeko, baita horiek beste arduradun bati transmititzeko eskatzeko ere.
Aipaturiko edozein eskubide erabiltzeko, idatzi bat bidal dezakezu ZUBI ZAHAR IKASTOLA-ri zuzendua aurrez aipaturiko posta helbidera edo mezu elektroniko bat ondarroa@zubizaharherriikastola.eus -ra zuzendua. Edozein kasutan, zure NAN-aren kopia bat atxiki beharko duzu zure nortasuna egiaztatzeko.
Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu, bereziki zure eskubideak gauzatzerakoan ez bazara ados geratu. Horretarako idatzi bat bidali behar duzu posta helbide honetara: Jorge Juan Kalea, 6, 28001 – Madril; edo bere egoitza elektronikoaren bidez ere egin dezakezu (www.agpd.es).

Gure kezka nagusia erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituzten datuak gordetzeko orduan, segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dugu.

Bere lana egiteko erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek bakarrik erabiltzen dituzte datu horiek. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dituzten langileek diziplina-ekintzak pairatu beharko dituzte; ildo horri jarraiki, lanetik bota dakioke, baita ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere.

Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, bakarrik erabiltzaileak edo ZUBI ZAHAR IKASTOLA-k erabil eta ikus, deusezta, berretsi edo ezaba ditzake datuak erregistrotik. Erabiltzaileari bere pasahitza inori ez ematea gomendatzen diogu.

Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen, www.zubizahar.eus web orritik irten baino lehen saioa ixtea ala nabigatzailea ixtea. Horrekin datu pertsonalak eta korrespondentzia inork ez erabiltzea ziurtatzen da, batez ere, ordenagailua beste norbaitek erabiltzen badu edo beste batzuekin partekatzen bada edo ordenagailua toki publikoan erabiltzen bada, hala nola liburutegian edo "Internet kafean".

© Zubi Zahar Eskubide guztiak gordeak.