Ondarroako LGTBIQ+ errealitateak jasotzeko saio kolektiboa, urriaren 28an
Ondarroako LGTBIQ+ pertsonen errealitateak erdigunean jartzeko eta herri mailako narratiba kolektiboagoak eraikitzeko proiektua daukagu martxan Ondarroako Udalak eta Eihera Kooperatibak. Diagnostiko soil bat baino gehiago da; herrian eragina izango duen prozesua garatzea da proiektuaren helburua, memoria, aitortza eta erreparazioa oinarri. Ondarroako LGTBIQ+ pertsonei lekua ematea da xedea, aitortza egitea, eta herriko memorian jasotzea”. Bigarren faseari ekingo diote orain.

Ondarroako LGTBIQ+ errealitateak jasotzeko saio kolektibo irekia deituko dugu Urriaren 28an, 18:00etan, Etxelilan. Guretzat garrantzitsua da zuen ahotsa entzutea, eman izena lehen estekaren bitartez, eta bertan ikusiko dugu elkar. Eman Izena hurrengo estekan:
Irakurri artikulu osoa
Etiketak:
Albisteak