Hitza (2026/10/20) "uskal Herriaren "etorkizuneko jauzia" dantzatu dute Ondarroan - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Gure Eskuren ekimenez, zazpi jauzi dantzatzeko batu ziren domekan [urriak 18] Ondarroako herriko frontoian. Zazpi jauziz, herri bat ekimenaren baitan, nazio gisa “jauzi bat egiteko” helburuagaz 70 lagun inguru elkartu ziren, Euskal Herriaren “etorkizuneko jauzia” dantzatzeko. 

Ekimenaren bitartez, Gure Eskuk Euskal Herriak nazio gisa jauzi bat egin behar duela aldarrikatu zuen: “Zazpi jauzi, zazpi herrialde; jauzia bera mugimendua baita”. Hala, urriaren 25ean Euskal Herriko zazpi hiriburuetan batuko dira, Ondarroan egin bezala, zazpi jauzi dantzatu eta Gure Eskuren adierazpena plazaratzeko. Bizkaitarren kasuan, Bilboko Arriaga Plazan edukiko dute hitzordua, 12:00etan. 

Jarraitu irakurtzen Hitzan

Etiketak: Albisteak