Euskararen aldeko jaiak eta aldarrikapenak bat egin dute Nafarroa Oinezen

Nafarroa Oinezen “elkarlan eta elkartasun ariketa kolektiboa” balioetsi dute Erentzun eta San Fermin ikastolek

Goizeko 10:00etan Ardoiko Luis Ibero parkean egindako irekiera ekitaldian eman zaio hasiera euskararen egun handiari. Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) zein parte hartu duten gainontzeko ordezkariek mezu argia helarazi nahi izan diote gizarte osoari: euskararen normalizazioa eta etorkizuna «erronka kolektiboa» dela eta «guztion ekarpena ezinbestekoa».

Hori bera irudikatu nahi izan dute ekitaldiaren hasieran, gizarteko sektore anitzetako hainbat lagun publiko artetik atera direnean euskarari arlo horietatik egiten zaion ekarpena irudikatzen zuen objektu bat eskuetan zeramatela. Bertan ordezkatuta egon dira kultura, osasungintza, hezkuntza, musika, kirola, eta beste horrenbeste gizarte-alor. Irekiera ekitaldian bildu dira San Fermin eta Erentzun ikastoletako lehendakariak, Zizur Nagusiko alkate Jon Gondán, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Ana Ollo eta Nafarroako Ikastolen lehendakari Oier Sanjurjo, beste hainbat ordezkari politiko, sozial eta kulturalekin batera.  

Irakurri artikulu osoa

Etiketak: Albisteak