Esku margoekin esperimentatuz, sentituz eta gozatuz, aurrera doaz.
Euskara eguna
Zubi Zahar ikastolako ikasleek eginiko lipduba euskaren eguna aldarrikatu eta zabaltzeko.
Aurkeztutako bideoa:
Sestaok 2022ko Beldur Barik Topaketa hartu du.
Lehenengo kategorian, 12 eta 14 urte bitartekoak, izan dira lan gehien aurkeztu dituztenak, ia erdiak (%44), eta kategoria honetako lan irabazlea ‘Aske bizi’ lana izan da, ikastolako DBH 3ko ikasleak .
Aurkeztu duten bideoa:
DBH 3 eta 4ko ikasleak @albaola_faktoria bisitatu dute gaur.
Alaznerekin ipuinen mundu magikoan murgildu ginen.
Mila esker!


PROIEKTUEN AURKEZPENA
Joan zen astean amaitu zen DBH-ko proiektu-astea. Bertan egindakoak aurkeztu behar izan zituzten gelaren edo beste maila baten aurrean. Urtez urte talde lanean ikasteko bidea jorratzen.
Argazkiakoak DBH-1eko MATEUSGIZ proiektuen aurkezpenak dira.
Jakelinen egunerokoa ezagutu ondoren LH3ikasle bakoitzak berea sortu du. Gogotsu dabiltza orain sekretu eta pasarteak idazten.
#KIMU
Argazki kamera hartu eta ikastolako txoko desberdinak ezagutzen ibili dira HHko ikasleak.
Tokiko ohiturak berreskuratzeko asmoz Arimen Gauaren inguruan ekintza eta eskulan desberdinak egin genituen ikastolan.
Bidean naturaz gozatu ondoren, bazkari goxoa jan eta Berritxuko parkean jolastuz borobildu zuten irteeran.



