Berritxura oinez joan eta bertako parkean egun ederra pasatu genuen pasa den ostiralean. Bidea luze xamarra egin zitzaigun arren merezi izan zuen ibilaldiak.
Berritxura oinez joan eta bertako parkean egun ederra pasatu genuen pasa den ostiralean. Bidea luze xamarra egin zitzaigun arren merezi izan zuen ibilaldiak.
Lea Artibai Kirol Topaketak.
Egun bikaina pasatu genuen Lea Artibai eskualdeko Kirol Topaketetan, aurtengoan Lekeition! Hurrengo ikasturtean, gure herrian izango dira!
Jolasaren plazerretik abiatuta, irudimena eta sormena martxan jarri eta gauzak eraikiz eta deseginez asko gozatzen dugu.
Ikastolako azken etapari eta honekin batera erronka berriei ekin diogu DBH1eko ikasleok.
Naturaz eta konpaniaz gozatzeko tartetxo bat hartu eta Urkiolara joan ginen LHko lagunok.
Kirola, natura, lagunak eta gozamena.
Ikasturte hasiera honetan Gure Haurrak ere Badira-k deituta, EHko ikastetxe guztietan Palestinaren aldeko ekimen desberdinak burutuko dira.
Ostegunero egingo ditugu elkartasun keinuak. Oraingoan 12:30etan bildu gara eta datorren ostegunean, urriaren 9an, 16:20 bilduko gara berriz ikastolako jolastokian.
Urtero bezala ikasturtea borobiltzeko ospatu genuen larunbatean. Goizean alde zaharrean hasi eta ikastolan eman genion jarraipena festari. Dantza, kanta, diploma banaketak,... une polik eta unkigarriak bizi izan genituen.
Bazkaldu ondoren jai giro ederrean jarraitu genuen elkarrekin.
Larrain dantzarekin eman genion amaiera.
Lehenengo gaua elkarrekin! 🔦
HH 5 eko ikasleok Zerainen pasatu ditugu bi egun: Aizpea meatzegunea ezagutu, herri museoa bisitatu eta kandela egin. Urarekin jolasteko aukera ere izan genuen. Azkenik, Zeraingo sekretuak ezagutu, altxorra aurkitu eta etxera itzuli gara. ⛏️🕯️🌿
Musikako proiektuan, musika modernoaren barruko estilo, sortzaile… ezagutu ondoren, denboraren makina koreografia sortu eta interpretatu dugu LH5eko ikasleek.
Musikako proeiktuan, LH4ko ikasleok, musika-jolas olinpikoak prestatu ditugu HHko ikasleekin aurrera eramateko.