Ikastolako txikienak eguzki izpiekiez gozatzera atera dira jolastokira.
Egokitzapenaren ondoren, lagunekin espazio berriak ezagutzen ari dira.
Kirola egokituak ezagutzeko, esperimentatzeko eta besteen lekuan jartzeko aukera izan dugu DBHko ikasleok.
LH osoak udazkenari ongi etorria eman diogu Izarraitzeko mendietan.
Madarixatik maldan gora abiatu eta tartean hamaiketakoa egiteko geldialdi bat egin ondoren, eguerdian Xoxotera iritsi ginen. Bertan lagun giroan bazkaldu eta jolasteko tartea izan genuen. Gustura ibili ginen!
Udako bizipenak elkarrekin partekatu ondoren gogotsu ekin diogu ikasturteari. Elkarrekin erronka berriei ekiteko unea iritsi da.
DBHko ikasleok hiruhileko honetan landutakoa proiektu bidez egoera errealetan aplikatu eta eginikoa beste ikasleei aurkeztu diegu.
Argi-iturriaren posizioa, itzalaren luzera eta eguneko momentuen arteko erlazioa aztertzera atera gara parkera.
Egun ahaztezina bizikletan
Ikastolako ikasleek ibilaldi ederra egin dute Ondarroan barrena. Aurkikuntzaz, barrez eta aire zabaleko ikasketaz betetako jardunaldia izan zen. Ondarroako txoko bakoitzak abentura berri bat eskaini zigun, hango kale xarmangarrietatik hasi eta itsasoaren bista ikusgarrietaraino.
Gizarte-arazo bati konponbidea emateko gure aletxoa jarri dugu Lh6ko ikasleok!
Azoka Solidarioa antolatu eta lortutako dirua Yaalah Elkarteari eman diogu.??
Beste mailetako ikasleek ere ekarpen ugari egin dituzte, emaitza ederra izan du proiektuak!?
Mila esker hurbildu zareten guztioi.
@yaalahelkartea
DBH2ko ikasleok “Laranja bat zaborretan” liburua irakurri dugu, eta Patxi Zubizarreta idazlea bera etorri zaigu libururuaren gaineko hamaika kontu kontatzera. Istorio interesgarri bezain zirraragarriak kontatu dizkigu. Eskerrik asko Patxi!












