Aurtengo beka deialdia martxan da eta azaroaren 9a da eskariak egiteko azken eguna.
IAZ ESKARIA EGIN ZENUTENOK (jaso edo ez jaso berdin da), ezer aldatzekorik ez baduzue, kode batekin egiaztatu besterik ez duzue egin behar, bi aukera dituzue:
- Zuek egitea: Bekan azaltzen diren datuak berrikusi eta zuek baieztatu nahi badituzue Ikastolara etorri beharko duzue papera jasotzera, datu pertsonalak direla eta ezin baitugu umeekin bidali. Behin papera jasota, dena ondo badago, sartu hezkuntzako web orrian, guraso/tutore baten datuak sartu eta paperean (atzeko aldean) duzuen kodearekin baieztatu.
- Guk egitea: horretarako, azken eguna azaroaren 6a izango da, Klikatu hemen eta bete inprimakia, (inprimakiko datuak beharrezkoak ditugu beka zuen ordez baieztatzeko).
IAZ ESKARIRIK EGIN EZ ZENUTENOK, eskabide-orria bete beharko duzue. Eta horretarako bi aukera dituzue:
- Online zuzenean zuek egitea, eta horretarako sartu hezkuntzako web orrian.
- Guk egitea, horretarako, azken eguna azaroaren 6a izango da, klikatu hemen eta bete inprimakia.
Etiketak:
Gure Kontuk ...