Hezkuntza-neurri orokorrak
Neurri arruntak dira, curriculumak, metodologiak, antolaketak, taldekatzeak, materialak, baliabideak eta ikasgelako giroa doitzeari buruzkoak, ikasleek oinarrizko konpetentzien garapen orekatua sustatu nahi dutenak.
Hezkuntza-neurri espezifikoak
Talde-neurriak edo/eta pertsonalizatuak izan daitezke. Talde-jardun espezifikoak antolaketa eta metodologia neurriak dira, talde edo/eta ikasle jakin batzuen beharrei erantzun nahi dietenak, jardun horiek ikasgelako programazioan txertatzen laguntzen duten estrategiak barruan hartuta. Aldiz, jardun espezifiko pertsonalizatuek ikasle baten behar zehatzei erantzuten diete, neurri orokorrak aski izan ez direnean eta, talde arruntaren barruan antolatzen dira ahal den guztietan: arreta pertsonalizatua ziurtatzea, etapa bakoitzeko irteerako profilean ezarritako konpetentzia-maila ahalik eta gehiena garatzeko norberarentzat ikas ibilbide egokiena hautatuz.
Lan eremuak
HH-DBH (0-16 urte bitartean)
1- aholkularitza pedagogikoa
2.- hezkuntza laguntza berezia behar duten ikasleak
3.- dbh ondorengo ikasketei buruzko orientazioa
4.- ikastetxeko bizikidetza
ikas komunitatea osatzen dugunon arteko bizikidetza giro egokia (arazoen prebentzioa, identifikazioa eta eskuhartzea)
5.- berrikuntza pedagogiko eta metodologikoa
hezkuntza berritzeko proposamenak eta proiektuak
FUNTZIONAMENDUA
-
- IRAKASLEAK: taldea trinkotzeko dinamikak, irakaskuntza partekatua, banaketa heterogeneoak, baliabideen kudeaketa malgua, laguntza emateko programak, jardun pertsonalizatuen antolaketa, interbentzio pedagogiko desberdinduak (kanpoko profesionalen interbentzioak)…
- GURASOAK: ikaste prozesu eta egoera pertsonaletarako aholkularitza, formazioa, guraso eskolak…
- Hezkuntza premia bereziak (ez gaitasuna eta jokabide nahaste larriak)
- Ikasteko zailtasunak (hizkuntza atzerapena, adimen-atzeratasuna, arreta gabeziak, irakurketa eta idazketa zailtasunak, kalkulurako zailtasunak etab.)
- Gaitasun Handikoak
- Hezkuntza sisteman ohi baino beranduago sartu direnak
- Eskola ibilbide edo baldintza pertsonal bereziak (Osasun arazoak, gizarte-bazterketako arriskuan egotea, eskola porrota)
- Desberdintasun sozial egoerak
- Irakasle, ikasle eta gurasoentzako aholkularitza
-
Orientazio saio bereziak
- Ohiko eskola jardunean eragiteko ikas komunitatearekin batera elkarlana (ikasle, irakasle, hezkuntzan laguntzeko espezialistak, ikastolako ez dozenteak, hezkuntza saileko langile espezifikoak, kanpoko profesionalak), curriculumarekin loturako antolaketa diseinatzeko (ordutegien diseinua, taldekatzeak, neurri espezifikoak…)
- Ikasleekin ohiko esparru eta espazioetan lan egiteko lehentasuna, banakako interbentzioak eta interbentzio bereizituak aproposak direnean.
- Gurasoekin elkarlana tutoreekin batera seme-alaben garapen pertsonalerako eta ikaste prozesuaren ibilbidea zehazteko.
- Zuzendaritza Taldearekin elkarlana: berrikuntza pedagogikoa, bizikidetza, adin tarte espezifikoen planifikazioa ….