1. Kasua : Ikasle-Irakasle
PROZEDURA
- Bilgeletan izango da
- Jolasordua, bazkalordua edo klase bukaerak erabiliko dira
ZEIN KASUTAN
- Noten kudeaketa, arazoak, zalantzak…
2. Kasua : Guraso-Irakasle-Guraso
PROZEDURA
- Bilgeletan izango da
- Aurretiaz jarriko da hitzordua
- Konstantzia irakasleak jasoko du tutoretza programan.
ZEIN KASUTAN
- Seme alabarekin zerikusia duten gaietarako ( urteko jarraipena, arazoak, zalantzak , bilerak )
- Guraso talde batek proposamen, kezka, iradokizun… izango balu, guraso ordezkariaren bidez ere bideratu ahal izango litzateke.
- Gelako arazoak direnean
3. Kasua : Guraso-Zuzendaria
PROZEDURA
- Zuzendariaren bilgelan izango da
- Aurretiaz jarriko da hitzordua
- Konstantzia jasoko du zuzendariak
ZEIN KASUTAN
- Guraso berriaren seme alabak osasun arazoa duenean ( ezintasuna, gaixotasuna… )
- Arazo larrien aurrean ( bizikidetza arazoak, arazo ekonomikoak …)
- Guraso/irakasle arazoak konponbidea aurkitzen ez duenean
4. Kasua : Ikastola-Guraso
PROZEDURA
- Oharra bidaliko email edo/eta whatsapp bidez
- Kasu bakoitza bere denbora aurretiaz jakinaraziko da
ZEIN KASUTAN
- Kasu bakoitza bere denbora aurretiaz jakinaraziko da
- Asanblea: 10 egun
- Irteerak eta jaialdiak: egun batzuk lehenago
- Oharrak: Gertatzen diren egun berean
5. Kasua : Guraso-Artezkaritza-Guraso
PROZEDURA
- Gurasoak dagokion artezkaritza taldeko arduradunarekin komunikazioan jarri (zuzenean edota administrariaren bitartez )
- Konstantzia gera dadin, e-mail bidez egingo da proposamena
- Guraso arduradunaren laguntza izan beharko balu, eurekin kontaktuan jarri
- Artezkaritza taldeko arduradunak, dagokion komunikazio sistema bidez (ikastola irekia, email, batzar…), gurasoari helaraziko dio erantzuna
ZEIN KASUTAN
- Banakako gai bat bada, artezkaritza taldeko arduradunak zuzenean emango dio erantzuna (email bidez)
- Taldeko gai bat izango balitz( proposamena ), artezkaritza taldeko arduradunak, artezkaritza batzordeko gai ordenan jarri eta idazkariak aktan jasoko du batzordearen erabakia
6. Kasua : Guraso-Orientatzailea
PROZEDURA
- Orientatzailearen bilgelan izango da
- Aurretiaz jarriko da hitzordua
- Konstantzia orientatzaileak jasoko du
ZEIN KASUTAN
- Orientazio akademikoa nahi denean
- Zure seme/alabaren bilakaerak kezkak sortzen dizkizunean