Palindromo bat (grekotik, πάλιν (palin) "atzera" eta δρóμος (dromos) "itzuli") ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen den hitza edo esaldia da; «eme» eta «arra» palindromoak dira, esaterako.
Euskarazko palindromorik zaharrena —gaur egunera arte iritsi dena— Agosti Xaho idazleak egin zuen: «Azti hitza».
Euskara berezko aberatsa da inguruko hizkuntzekin alderatuz, adibidez: ama, ere, erre, aisia, ustetsu, zurrumurruz.
Ikas itzazu batzuk eta jolastu lagunekin, anai-arrebekin, gurasoekin, aiton-amonekin. Harrituko dituzu!
Etiketak:
Palindromoak