Jantokia 23-24

Ordutegia
Haur Hezkuntza

12:30ean.


Lehen Hezkuntza

1, 2 eta 3 mailak: 12:30ean.

4, 5 eta 6 mailak: 13:15ean


Bigarren Hezkuntza

Astelehen, astearte eta ostegunetan : 12:30

Asteazken eta ostiraletan : 14:05

 

Jangela osasuntsuagoa, gertukoagoa, bidezkoagoa eta hezitzaileagoa eratzeko lanean ari gara. Ikasleek, leku atsegin eta lasaia aurkitzea nahi dugu eta janariarekin duten harremana egokia izatea. Gainera, ekonomia zirkularra ardatz hartuta, nagusiki bertoko produktu ekologikoz hornitutako sukaldea dugu.


HELBURUAK

Elikadura-ohitura egokiak garatzea, era guztietako menuetara ohitzeko ahalmena aberastea, elikagai guztiak bermatzen dituen dieta eskaintzea eta Zentruko Hezkuntza Proiektuaren barruan kokatzea dira jangelako helburu garrantzitsuenak.

  • Kontsumo arduratsua bultzatzea
  • Baserritarraren eta Ikastolaren arteko harreman zuzena sustatzea
  • Lea Artibain, edo inguruan, ekoiztutako sasoiko elikagai ekologikoak erabiltzea
  • Bertoko ekonomia sustatzea dakar.

ARAUAK

  • Sarrera-ordua errespetatu behar da. Ordurako ez dagoena eta berandu heltzeko arrazoi indartsu bat  azaltzen ez badu, egindako hutsegitearen berri, gurasoari jakinaraziko zaio.
  • Sarreran eta irteeran ordena gordeko da.  
  • Bazkalorduan ozenki izan gabe hitz egingo da, batak bestearekiko errespetua mantenduz.
  • Jantokiko langileei errespetuz hitz egingo zaie.  Horrela ez egitea hutsegite handitzat hartuko da.
  • Jantokiko langileek banatzen duten janaria derrigorrez hartu behar da.
  • Jantokiko langileei zerbait eskatzerakoan zaratarik ez da aterako, nahikoa izango da eskua altxatzea eta zain egotea beraiek ohartu arte.
  • Bazkaltzeko orduan, gure janaria zainduko dugu, hau da, ezin da jolastu janariarekin.
  • Janari-hondakinak zakarrontzietara botako dira.
  • Aulkietan ondo eserita egon behar da, ezin da kulunka ibili.
  • Jantokitik kanpora ezin da janaririk atera. 
  •  Bazkalkide bat txarto portatzen denean jantokiko arduradunek  dagokion irakasleari jakinaraziko diote .
  •  Arazo gogor bat sortuko balitz, zuzendaritzak hartuko luke erabakia, aurrez jantokiko arduradunekin hitz eginda.
  • Bazkal ondoren, gurasoen baimena duten DBH 3. eta 4. mailako ikasleak soilik irten daitezke ikastolako eremutik.

Arau hauek betetzen ez dituztenek oharra eramango dute etxera. Hiru ohar jasoz gero, neurri hauek aplikatuko dira: Lehendabizi, astebeterako bazkaltzera etxera bidaltzea; berdin jarraituko balute hamabost egunerako etxeratzea litzateke eta jarrera aldatuko ez balute betiko kanporatuko lirateke.

  

Otsaileko menua

PDF jaitsi

Internet Marketing

PDF jaitsi

Web Design

The readable content of a page when looking at its layout. The point of using. Duis aute irure dolor reprehenderit in voluptate velit esse cillum.