Inguruko espazioek ikaskuntzak testuinguruan kokatu eta esanguratsuago bihurtzeko aukera eskaintzen dute. Horregatik liburutegien munduan sakonago ezagutzeko liburuzainari galdera batzuk egitera joan gara Udal liburutegia. Jasotako informazioa bildu ondoren literaturaz gozatzeko tartea ere hartu dugu.

Euskara zaindu eta sustatuko dugu, gure herriko hizkuntza delako, eta herriaren eskubidea eta konpromisoa direlako.

Aldi berean, bide berriak bilatuko ditugu euskaraz ulertzen ez dutenak gurera hurbiltzeko eta parte aktiboa izateko.

Konplizitatea bilatzen dugu, jarrera adeitsuak eta eraikitzaileak landuz.

Eskerrik asko atzo hurbildu zineten guztioi.

LH osoak udazkenari ongi etorria eman diogu Izarraitzeko mendietan.
Madarixatik maldan gora abiatu eta tartean hamaiketakoa egiteko geldialdi bat egin ondoren, eguerdian Xoxotera iritsi ginen. Bertan lagun giroan bazkaldu eta jolasteko tartea izan genuen. Gustura ibili ginen!

Egun ahaztezina bizikletan

Ikastolako ikasleek ibilaldi ederra egin dute Ondarroan barrena. Aurkikuntzaz, barrez eta aire zabaleko ikasketaz betetako jardunaldia izan zen. Ondarroako txoko bakoitzak abentura berri bat eskaini zigun, hango kale xarmangarrietatik hasi eta itsasoaren bista ikusgarrietaraino.

Subscribe to Gure Kontuk ...