Urriaren 31n ospatzen da Gau Beltza, iluntzean, Euskal Herriko gero eta herri gehiagotan. Azken urteetan ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Ospakizun horietako antolatzaile zein parte hartzaileekin bildu, ikuspegi ezberdinetako ekarpen berriak jaso, eta adostutako oinarri partekatu batekin osatu dugu Gau Beltza antolatzeko baliagarri izan nahi duen baliabide kutxa.

Irailaren 21ean Eibarren UEUrekin elkarlanean antolatutako ikastaroan aurkeztu zen baliabide kutxa eta geroztik www.gaubeltza.eus webgunean jasota daude antzeko ospakizuna antolatu nahi duen edonorentzat baliagarria izango den materiala.

Baliabide kutxan eta webgunean ondoko baliabideak aurkitu daitezke:

  • jaiaren jatorriaren azalpena eta testigantzak,
  • sustatu nahi diren baloren deskribapena,
  • prozesuan laguntzeko gomendioak,
  • ospakuntzarako ekintza proposamenak, eta
  • komunikazio euskarriak.

Irakurri eta errekurtsoak

Etiketak