Berbalagun egitasmoaren berri eman nahi dizuegu. Horren helburua euskaraz hitz egin ahal izatea da, euskararen transmisioa bermatzeko; Zubi Zahar ikastolako gurasoon artean barne.
Parte hartzeko hainbat modu daude:
• Bikoteka edo taldeka.
• Umeak eskolaz kanpoko ekintzetan dauden tartean, hau da, beraien zain egon bitartean.
• Umeen bila joan aurretik edo parkean dauden bitartean.
• Asteko edozein egun edo ordutan kafe bat hartu bitartean, paseatzen, etab.
• Edo beste mila modutan.
Euskaraz hitz egitea praktikatu nahiko bazenu edo berba egin nahi duenari lagundu, eman izena idazkaritzan.
Etiketak:
Euskararen txokoa