HELBURUAK

  • Euskararen erabilpena sustatu komunikaziorako hizkuntza bizia den aldetik.
  • Euskal kultura eta haren baloreak hedatu.
  • Ikasleen prestakuntza osoa bultzatu, adimena eta kultur ezagupenak zabaltze aldera.
  • Kirola eta aisialdia modu atsegin eta ludikoan indartu.
  •  Gure ikasleen garapen fisikorako osasungarriak diren kirol jarduerak praktikatu.
  • Denbora librea modu egokian erabiltzen irakatsi aisialdi-ekintzen bidez.
  • Ikastolaren irudia eta bere jarduerak ingurunean eta kanpoan ezagutarazi.
  • Jai, kultur eta kirol ekintzen bitartez, Ikastola eratzen dugun estamentu guztien partaidetza sustatu: gurasoak, irakasleak, zerbitzuetako langileak eta ikasleak.

ARAUAK

EGUERDIKO ekintzetan zuen seme-alaben huts-egitea edo berandu heltzen bada, posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaizue. Hori dela eta, eskertuko dizuegu eskabide-orrian zuen e-mail helbidea gehitzea gure lana errazteko.

ARRATSALDEKO ekintzetan hutsegite GUZTIAK justifikatu behar dira, dagokion begiraleari edo koordinatzaileari telefonoz deituz edota korreo elektronikoaren bidez.

Hori betetzen ez bada hurrengo ekintzaren egunean ikasleak begiraleari gurasoen justifikantea derrigorrez eman behar dio. Horrela ez bada egiten, Eskolaz Kanpoko Ekintzen Batzordeak hutsegiteari zer nolako falta dagokion aztertuko du.

Debekatuta dago MP3, mugikorrak eta halako tresnak ekintzetan piztuta edukitzea. Ekintzara ekarriz gero aldageletan gordeta eta itzalita egon beharko dira baina zerbait gertatzekotan, Ikastola ez da erantzulea izango.

Instalazioetan, nahiz eta begiralerik ez egon, jarrera egokia mantenduko da. Ikasle batek zerbait hondatuz gero, hondatutakoa ordaindu beharko du.

Asteburuetako ekintzetara/partiduetara etortzeko ahaleginberezia eskatuko genizueke, batez ere beste taldekideenganako errespetuagatik eta Ikastolaren irudi ona emateagatik