DBHrako jauzi lasaia, ikastolan bertan
Konfiantza da Zubi Za har herri ikastolako proiektu pedagogikoa ren berba-gakoa. Konfiantzaren pedagogia dugu ardatza. Baina, horregaz batera, konfiantza osoko giroa lantzea eta eten barik elikatzea da gure ikas- tolako komunitatearen ezaugarri nagusia. Gurasoen inplikazioa eta irakasleen egonkortasuna dira horretarako osagaiak.
Egonkortasun horri eta gure metodologiari esker, Lehen Hez- kuntzatik DBHra pasatzea jauzi lasaia da gurean: ikastolan bertan eskaintzen dugu 0 urtetik hasi eta 16 urte arteko ibilbide osoa. Beraz, haurtzaroa atzean utzi eta norberaren identitatea bilatzen hasteko garai intentsoaren atarian, ikasleengan ziurtasuna, lasaitasuna, konfiantza eta oreka sentitzen laguntzen du ikastolan bertan jarraitzeak.
Aldaketen garaiari ikastetxez aldatu barik, oinarrizkoa aldatu
barik ekiten zaio: zubia egina dago.
Izan ere, irakasleen egonkortasunari esker, zubi hori egina dago gurean: irakasle batzuk era berean dira LH eta DBHkoak, eta kasu horietan etapa aldaketa ikasleekin batera egiten dute. Etapa ez- berdinetako irakasleon arteko komunikazioa eta koordinazioa ere eten bakoa da. Metodologiari ere jarraikortasuna eman zaio gainera: EKI, Lehen Hezkuntzara ere luzatu da horretarako.
12-16 urte bitarteko etapan, fa- milien presentziak berebiziko garrantzia dauka. Ikastolaren komunitateak, konfiantza giroak eta ikasle-irakasle artean sortzen den elkarrenganako atxikimenduak aukera ematen die familiei seme-alaben jarraipen egokia egiteko, gure arteko komunikazioa eta hartu-emana estuestuak baitira.
0 urtetik 16ra arte, konfiantza giroko bidea da Zubi Zaharrekoa