Iñaki Iurrebasok 6 erronka luzatu dizkigu ikastoloi, euskalduna berezigarriaren inguruan
Zer gehiago egin dezake Ikastolak,
- euskal nagusitasunezko hiztun gehiago ekoizteko?
- ikasleen euskararen erabilera handitzeko?
- euskararekiko atxikimendu sendoa izango duten hiztunak ugaritzeko?
- etxetik euskaldun datozen ikasleen erdalduntze goiztiarra gelditzeko?
- familien transmisio-bulkada sendotzeko, antolatzeko eta eraginkor egiteko?
- nagusitasun eremu bakoitzean ahalik eta eraginkorren izateko?
Hortik abiatuta, ikasleak beraiek protagonista sentiarazteko, bakoitzari bere familiako kideen herrialdea mapan kokatzeko aukera eman diogu. Ikastolako etapa desberdinak batu gara lan hau burutzeko.
Bestalde, Hizkuntzen Zuhaitza osatu dugu. Hizkuntza desberdinak identifikatu ondoren, bi hitz aukeratu ditugu hasteko. Familien laguntzarekin, hitz hauek hizkuntza guztietan idatzi eta aurkeztu ditugu. Hitz horiek zuhaitzean zintzilikatu ditugu, erdigunean gureari, euskarari, tokia emanez.
Etiketak:
Euskararen txokoa