Euskaraldiaren sustatzaileek nahi dute haurrak eta nerabeak «xaxatzaile» izatea

Haur eta gaztetxoekin Euskaraldia lantzeko proposamen didaktikoak aurkeztu dituzte gaur; Ikastolen Elkartearekin batera egindako lanaren emaitza dira.

Maiatzaren 15etik 25era egingo da aurten Euskaraldia; abian dira hainbat tokitan ekinaldia antolatzeko urratsak, eta eskoletan gaiaz aritzeko proposamen didaktikoak ere aurkeztu dituzte. 16 urtetik gorakoek eman dezakete izena Euskaraldian, haur eta nerabeek berez ezin dute ariketa sozial horretan parte hartu, baina haien atxikimendua ere garrantzitsua da nolabait; horregatik, ekinaldiaren aldeko «xaxatzaile» izatea da proposamen didaktiko horien helburua. Errenterian egin dute aurkezpena, gaur, Lekuona fabrikan.

Gehiago irakurri BERRIA

 

Etiketak: Euskararen txokoa