Badator Euskaraldia! Maiatzaren 15etik 25era euskararen erabilera handitzeko ariketa masiboa egingo dugu. 11 egunetan txapak jantzi eta ahobizi eta belarriprest izango gara. 

Euskararen erabileran urrats bat aurrera eman nahi dugulako, euskara gehiago erabili nahi dugulako, euskaraz eroso aritu nahi dugulako, inguruan euskara gehiago erabiltzea nahi dugulako… mila arrazoi daude Euskaraldian parte hartzeko, eta 11 egunetan euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko. 

Beraz, aurreko edizioetan egin bezala, belarriprest edo ahobizi bezala IZENA EMATEKO aukera daukazu orain, erraz, https://euskaraldia.eus/ 

Jantzi txapa eta…

  • Egin lehen hitza beti euskaraz
  • Solaskideak euskara ulertu arren erdaraz erantzuten badizu... eutsi euskarari!
  • Eta zuk euskaraz egin ala ez, eskatu zuri euskaraz egin diezazuten.

Nirekin beti euskaraz!

Euskaraldiak mugiaraziko gaitu, eta zu hor nahi zaitugu, mugimenduan. Izan ere, ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU!

 

 

Etiketak: Euskararen txokoa