Otsailak 21. Muduko Lehen Hizkuntzen eguna.

Ikastetxeko aberastasun eta aniztasun linguistikoa plazaratzeko ekimen desberdinak egin ditugu.
Hasteko, gure ikasleen etxeetan erabiltzen diren hizkuntzak identifikatu ditugu. Hizkuntza hauen jatorria zein den ezagutu dugu. Hizkuntza bat toki baten baino gehiagotan erabiltzen dela ohartu gara.

 

 

Hortik abiatuta, ikasleak beraiek protagonista sentiarazteko, bakoitzari bere familiako kideen herrialdea mapan kokatzeko aukera eman diogu. Ikastolako etapa desberdinak batu gara lan hau burutzeko.

Bestalde, Hizkuntzen Zuhaitza osatu dugu. Hizkuntza desberdinak identifikatu ondoren, bi hitz aukeratu ditugu hasteko. Familien laguntzarekin, hitz hauek hizkuntza guztietan idatzi eta aurkeztu ditugu. Hitz horiek zuhaitzean zintzilikatu ditugu, erdigunean gureari, euskarari, tokia emanez.

Aukeratutako lehen hitza, ONGI ETORRI izan da. Bi astez zuhaitzean egon ondoren, ikastolako sarreran kokatuko ditugu lore hauek, guraso guztiak gure ikastolan ongi etorriak direla gogorazteko eta gure aberstasun linguistikoa familiengana zabaltzeko.

Modu honetara, hitz desberdinak kokatzen joango gara zuhaitzean, hurrengoa maitasuna delarik.

 

Etiketak: Euskararen txokoa