Eleanitz

Eleanitz proiektua 1991 urtean abiatu zen euskal hiztun eleanitzak hezteko helburuarekin. Helburu hori bete ahal izateko, euskara, gaztelania, ingelesa e

EUSKARAZ BIZI Proiektua

Euskaraz Bizi Ikastolen Elkarteak sortutako eta Ikastolek bere egindako proiektua da. Bere helburua eskola-jardueretan ezezik,  bizitzaren egoera guztietan eta ikastola bakoitzaren testuingurua kontutan hartuz, euskararen erabilpena sustatzea da. Gurasoentzat euskara ikastaroak, mintzapraktika areagotzeko ekimenak, baita hainbat jaialdi eta ospakizun antolatzen ditugu ikasturtean zehar.

Euskaraz Bizi Proiektuak egoera guztietan euskararen erabilpena indartu eta ikasleak hizkuntzaren erregistro guztiak menpera ditzala ziurtatzea du helburu.

Konfiantzaren pedagogia

Konfiantzaren Pedagogiaren oinarri-oinarrian pertsonaren gaineko ikuspegi jakin bat dago, eta ikuspegi horretatik eraiki dugu gure pedagogia. Pertsonari pertsona oso izaten eta zoriontsu izaten laguntzea helburu duen pedagogia. Pertsona ikusteko modua, pertsonarekiko jarrera eta jokaera jakin bat daude, beraz, pedagogia horren oinarrian.

Elkarbizitza

ELKARBIZITZA

Bizikidetzaren helburu nagusia ikastolako ikasle, irakasle, langile eta familiaren arteko eguneroko harremanak hobetzea da.

Gure ikastolan talde bat dago helburu hauek bultzatzeaz arduratzen dena. Talde honetan ikasle, irakasle eta gurasoak parte hartzen dute, eta esan behar da, hau dela talde bakarra 6. mailatik aurrerako ikasleek parte hartzen dutena.

Gure ikasleak bizikidetza osasuntsu baten hezteko jarduerak bideratzen ditugu:

EKI proiektua

LEHEN HEZKUNTZA ETA BIGARREN HEZKUNTZA

EKI PROIEKTUA

Ikaslearen irteera-profila da eki proiektuaren abiapuntua eta helmuga. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak.

Kimu

LEHEN HEZKUNTZA

KIMU PROIEKTUA

Lehen Hezkuntzako lehenengo hiru mailetara bideratutako proiektua da. Errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen funtsezko konpetentziak garatzea du helburu

LH 1 eta 2 hiru proposamen didaktikotan egituratu dira: Erronka, Euskara eta literatura eta Matematika. LH 3an Lengua castellana y literatura ere gehitzen zaie.

KUKU! emozio-programa

HAUR HEZKUNTZARAKO EMOZIO-PROGRAMA

Ahozkotasunean oinarritzen da KUKU! emozio-programa. Norbere emozioak ezagutzea, adieraztea eta kudeatzen ikastea du helburu. Izan ere, gure emozioak ezagutuz, besteenak ere hobeto ulertuko ditugu.

IKT curriculuna

Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B e

Subscribe to Lehen Hezkuntza