ZER DA IKASTOLA?

Ondarroako Zubi Zahar Herri ikastola gurasoen kooperatiba bat da, hauena izanik beraien seme-alaben heziketaren gidaritza.

Kooperatiba hau gobernantza demokratikotik antolatua dago. Hezkuntza komunitateko kide diren guztien erantzunkizun partekatutik bideratuta dago. Ikasle, guraso nahiz langileen hezkuntza prozesuari dagozkion erabaki komunetan eta erantzunkizunen banaketan oinarrituta.

Ikasleak bezala, gurasoak ere ikastolako parte aktiboa

dira eta beraz, beraiek dute seme/alaben hezkuntzarekiko azken erabakia eta azken hitza. Hau guztia hez- kuntzako profesionalekin elkar- lanean eta adostasuna bilatuz egin behar da, beraiek baitira gaiaren gaineko ikuspegi profesionala eskainiko dutenak

Besteak beste, honako arlo hauen inguruko erabakiak hartzeko eskumena dute gurasoek:


«Gurasoak ere ikastolako parte aktiboa dira eta eurek dute hezkuntzarekiko azken erabakia »

  • Zer eta nola ikastea nahi dugu gure seme/alabek?
  • Familien kontziliaziorako ezinbestekoa den dohaineko goizeko zaintza eskaintzen dugu ikastolan.
  • Zein metodologia erabiltzea nahi dugu gure ikastolan?
  • Nola ebaluatzea nahi ditugu ikasketa erreal bat lortzeko?

Hau ez da gurean amaitzen. Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastola Ikastolen sareko parte da. Eta era berean, hau ikastolen elkarteak osatzen duen sare osora zabaltzen da 7 lurraldek, 113 ikastolak, 55.500 ikaslek, 46.000 familiak eta 3.700 langilek osa- tuta. Ikastola bakoitzaren autonomiatik abiatuta ikastolen arteko lankidetza, elkarlana eta elkartasuna bultzatzen ditugu ikastolen elkartearen bitartez.

Ikastola bakoitzak sarea indartzen du, eta sareak ikastola bakoitza indartzen

Etiketak: Erreportaia