Logopedia zerbitzua
Logopedia zerbitzua giza komunikazioaren nahasmenduei aurrea hartzeaz, ebaluatzeaz eta tratamendua jartzeaz arduratzen da; ahotsean, mintzamenean, hizkuntzan (ahozkoan, idatzizkoan eta keinu bidezkoan), entzumenean eta aho-aurpegietan eragina duten patologien eta alterazioen bidez azaleratzen dira nahasmendu horiek haurren eta helduen artean.
Diagnosia eta tratamendua
- Mintzairaren atzerapena ekiditeko, haurraren lehen urteetan estimulazio lana (0-6 urte bitartean).
- Mintzamenaren atzerapenak: dislaliak.
- Hitzen ahoskapenean nahastea.
- Mintzairaren atzerapena.
- Afasiak.
- Idazte eta irakurketaren barneratze eta garapenean, atzerapen edo zailtasuna.
- Irensketan arazoak (2 urtetik aurrera).
- Ahotsaren arazoak.
- Mintzamenean esaneziña edo toteltasuna.
- Oinarrizko ikaskuntzarako gaitasunetan entrenamendua (arreta, oroimena...).
- Ikaskuntzan zailtasunak.