Irteerak DBH 25-26

Irteeren irizpideak:

Irteerek hezkuntza helburu argia daukate. Ezin da ulertu bizitza eta mundua, ezin da errealitatea ezagutu, errealitate horretara hurreratzen ez bagara. Ezinbestekoa da gelan ikasitakoa errealitatean kontrastatzea. Baina hori garrantzizkoa izanik, irteerak elkar-bizitzarako guneak dira, elkarrekin bizitzen ikasteko guneak, eta horixe da gure hezkuntzaren helburu nagusietako bat, neska-mutilei bizitzarako prestatzen laguntzea. Klasera etortzeak besteko garrantzia dauka irteeretara joateak; osagarriak dira, etxean eskaintzen den heziketa eta ikastolan eskaintzen dena osagarriak diren moduan, bietako bat barik ezin liteke heziketa osoa garatu.

 

Irteeren gomendio eta oharra

Bigarren Hezkuntza - Irteerak 25-26

NOIZ ? IRTEERA TALDEA DATA

1 EBALUAZIOA

Mendexa DBH osoa Irailak 26
Italia 4. maila Azaroak ?
Lazkao 1. eta 2. maila Azaroak ?
Durangoko Azoka DBH osoa Abenduak ?

2 EBALUAZIOA

Iruña 1.eta 2. maila Martxoak 26
Zumaia 3. maila Martxoak 26

3 EBALUAZIOA

Trukaketa 4. maila Apirilak ?
Nafarroa 1. eta 2. maila Maiatzak 13-14
Portuondo 3. maila Maiatzak 13-14-15
Mutriku DBH osoa Ekainak 18