KANPAINAK

Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina bestela kontsumitzeko bide bat da. Errigora Balioen arabera kontsumitzekoa, hain zuzen. Zehazki, martxoaren 9tik 29ra kanpaina honetan parte hartuz:

Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina bestela kontsumitzeko bide bat da. Errigora Balioen arabera kontsumitzekoa, hain zuzen. Zehazki, martxoaren 9tik 29ra kanpaina honetan parte hartuz:

IKASTOLAK HERRIARI Euskal Herrian antolatzen diren Ikastolen aldeko 5 jaien marka da. IKASTOLAK HERRIARI marka horren pean antolatzen da BATASUNAREN BIDEAN ekimena.
Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen liburu eta ilustratzaileen hauteskunde literarioei deitzen zaie JUUL. Dena den, JUUL kanpaina, ikastola bakoitzak garatzen duen irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko programaren barruan, azken ekintzetako bat da.
Kilometroak 23 jaiak, urriko lehen igandean egingo den jaiaren aurretik, ekitaldi ugari eta askotarikoak izango ditu, Euskal Herri osora begirakoak horietako hainbat; BERRIArekin elkarlanean, ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren itxieraren 20. Urtemuga oroituko da, eta Euskaltzaindiarekin batera euskara batuaren sortzaileei egingo zaie gorazarre.

Martxoaren 5ean, BLACK IS BELTZA AINHOA, Fermin Muguruzaren azken lanaren emanaldia izango da Kofradi Zaharrean arratsaldeko 18:00tan
Ohiturari jarraiki, Zubi Zahar Herri Ikastolan Inauteriak ospatu ditugu HHtik hasi eta DBHraino.
* HH: musika, dantza eta jolasak izan dituzte egun osoan zehar, zomorro txikiz mozorrotuta
* LH: Egun osoan zehar, kaldereroz mozorrotuta jolasak, eskulanak, musika, dantza eta herrian kalejira egin dute.
*DBH: ikasle eta irakasle bakoitza nahi bezala etorri da mozorrotuta. Ondoren, jolastokira atera eta jolasak egin dituzte mailaka.

Ezin baduzu etorri aurkezpenetara, zuzenean jarraitzeko aukera izango duzu ikastolako YouTube kanalean.
Gure kanala: https://www.youtube.com/@ZubiZahar

Bulego baten bueltan eta umorean oinarrituta, Galder Perez eta Ane Zabala ditu protagonista antzezlanak