Sinopsia

Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai.

Pasa den ikasturtean jolastokia eraldatzeko prozesu parte-hartzaile bat abian jarri genuen. Jolastokiaren irudi tradizionala birplanteatu eta berdintasun eta aniztasunarekiko errespetua oinarritzat harturik, jolastokia benetan izan daitekeen ikaskuntza, jolasa, mugimendua eta kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko gune inklusiboagoak sortzeko asmoari ekin genion.

Zure munduaren parte izan nahi dut euskara ikasiz

Ondarroako Udalak, AEKren ikastaroak eskainiko ditu doan euskara ikasi nahi duten guraso, aiton-amona, familia
edo lagunentzat.
Gutxienez 6ko taldea osatu behar da eta ikastaroa ikastolan bertan egiteko aukera egon daiteke umeak gelan dauden bitartean.

Animatu eta eman izena aukera ona da eta!

Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak ere badira. Aurten, iaz bezala, ezin izan dira egin ohiko formatuan, eta ikastolok ez dugu hutsik utzi nahi izan aurtengo urtea ere. Horregatik, plaza horietako lagin bat prestatu dugu azaroaren 27ko jaialdian erakusteko.

Subscribe to Albisteak