LH1eko ikasleak proiektu berezi baten murgilduta ibili gara: gure herria ezagutzen!
Lehenengo, herriko txoko desberdinak bisitatzera joan ginen. Plaza, parkeak eta eraikin garrantzitsuenak ikusi genituen. Bisita bereziena Udaletxean egin genuen; bertan, alkateak harrera egin zigun eta galdera asko erantzun zizkigun. Oso interesgarria izan zen!
Zer da Juul Kanpaina?
Irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, Euskal Herriko ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da.
Badakigu etxean isiltasun pixka bat nabarituko duzuela egun hauetan, baina lasai, gure DBH4ko ikasleak ez baitira geldirik egon! Zuen seme-alabak Sizilian murgilduta dabiltza, hango familia, ohitura eta paraje zoragarriak ezagutzen. Begiratu bat eman nahi al diozue truke-bidaia honek ematen ari duenari?
Korrika Txikia. Euriak ez du gure gogoa itzali!
Nork esan zuen euriak Korrika Txikia geldituko zuela? Atzo gure herrian erakustaldia eman genuen. Bustita amaitu genuen, bai, baina euskararen aldeko irribarrea ez zigun inork kendu.
Oraingo honetan eko-diseinatzaileak bihurtu gara!!
Hemen dira gure diseinatzaile eta modeloak!
Letren artean hegan: Gure idazle txikiak martxan!
Aste honetan LH osoa barne hartu duen proiektuari amaiera eman diogu. Bigarren hiruhilekoan zehar literatura proiektu honetan aritu gara lanean, adin desberdinetako ikasleak elkartuta.
Errezetak nola egin, pisua erabiltzen ikasi, neurriak antolatzen…gauza hauek guzitiak ikasten ibili dira azken unitatean eta bukatzeko BIZKOTXO LEHIAKETA bat antolatu dute.
Ongi etorri Zubi Zahar osasun zentrora.
Gorputzaren proiektuarekin buru-belarri murgilduta gaudenez, gure gelako jolas sinbolikoko txokoa berritu dugu: Medikuaren kontsulta zabaldu dugu!
Gaurkoan gure ikastolako txokoak kolore morez jantzi dira, baina ez nolanahi! Martxoaren 8aren harira, gure ikasleek gogoeta, sormena eta, batez ere, aldarrikapena uztartu dituzte proiektu eta eskulan zoragarrien bidez.
Behatuz deskribatu.





